20:21

Futbola

WOMEN'S CHAMPIONS LEAGUE

Bartzelonak hirugarrenez irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon mendean hartuta

EITB Media

Aitana Bonmatik eta Alexia Putellasek sartu dituzte Bartzelonaren golak, San Mamesen jokatu den Txapeldunen Ligako final handian. Kataluniako taldeak denboraldi honetan jokatu dituen titulu guztiak irabazi ditu.

  • Alexia Putellas, Txapeldunen Ligako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

    Alexia Putellas, Txapeldunen Ligako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak hirugarrenez irabazi du Txapeldunen Liga, San Mamesen jokatu den final handian, Olympique Lyon 2-0 garaituta. Aitana Bonmatik eta Alexia Putellasek sartu dituzte Kataluniako taldearen golak.

Jonathan Giraldezen taldeak denboraldi historikoa egin du, jokoan izan dituen titulu guztiak bereganatu baititu: Liga, Erregina Kopa, Espainiako Superkopa eta Txapeldunen Liga.  

Maila handiko finala izan da, eta oso parekatuta egon da, hasieratik. Bartzelonak izan du baloiaren jabetza, eta jaurtiketa gehiago egin ditu atera. Alabaina, Lyonek arrisku handia sortu du estrategiako jokaldietan, eta bi jaurtiketatan baloia langan jo du.  

Bigarren zatian, gidoi bera errepikatu da, baina 62. minutuan, Aitana Bonmatik Bartzelona aurretik jarri du, area barrutik egindako jaurtiketa batekin. Une horretatik aurrera, Sonia Bompastorren taldeak aurrerapausoa eman du, berdinketaren bila. Barçak, berriz, lan ona egin du defentsan, eta frantziarren oldarraldiari eusteko gai izan da.

Diani, Horan eta Hegerberg izan dira Lyongo jokalaririk arriskutsuenak, baina batzuetan ez dute asmatu eta besteetan Cata Coll atezainarekin egin dute topo. Sekulako partida jokatu du, eta finaleko protagonista nagusietako bat izan da, Aitana Bonmatirekin batera.

Bartzelonaren bigarren gola luzapenean iritsi da. Alexia Putellasek egin du, zelaian sartu eta hiru minutura, jaurtiketa bortitz batekin.

Europako Kopa hirugarrenez eskuratuta, Bartzelonak denboraldi perfektua burutu du: jokoan izan dituen titulu guztiak irabazi ditu. Lehen aldiz lortu du emakumezkoen futbol talde batek horrelako balentria.  

Irene Paredes, Europako Koparekin. Argazkia: EFE

Irene Paredes, Europako Koparekin. Argazkia: EFE

FITXA TEKNIKOA

2 - Bartzelona: Coll; Bronze, Paredes, Engen, Rolfo (Ona Batlle, 67. min), Bonmatí, Walsh (Alexia Putellas, 91. min), Patri Guijarro; Graham Hansen, Paralluelo (Brugts, 85. min) eta Mariona Caldentey (Pina, 91. min).

0 - Olympique Lyon: Endler; Carpenter, Gilles (Becho, 80. min), Renard, Bacha; Van de Donk (Hegerberg, 81. min), Egurrola, Horan; Diani, Dumornay eta Cascarino (Majri, 64. min).

Golak: 1-0, 63. min: Aitana Bonmatí. 2-0, 95. min: Alexia Putellas.

Epailea: Rebecca Welch (Erresuma Batua). Txartel horia atera dio Renardi (70. min).

Gertakariak: Emakumeen Txapeldunen Ligako finala. 50.827 ikusle izan dira San Mamesen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena