Futbola
Women's Champions League
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Damaris Egurrolaren Olympique Lyonek eta Irene Paredesen Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte Txapeldunen Ligako finalean. Bi euskal jokalariak hasierako hamaikakoan izango omen dira.
UEFA Women 's Champions Leagueko finaleko baloi ofiziala. ARGAZKIA: EFE
Albisteak (2)
Bartzelonak eta Olympique Lyonek UEFA Women's Champions Leagueko finala jokatuko dute larunbat honetan, 18:00etan, San Mamesen. Kataluniako taldeak (iazko edizoko txapelduna) ez dio inoiz irabazi Frantziako taldeari, baina denboraldiko laugarren titulua lortzeko aukera dute.
Jonatan Giraldezen taldeak lau porroten arantza kendu nahi du Lyongo taldearen aurka, horietako bi Txapeldunen Ligako bi finaletan. Olympique Lyonek zortzi aldiz irabazi du guztira Txapeldunen Liga.
Bartzelonak F Liga, Erreginaren Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi ditu. Lyonek, aldiz, Paris Saint-Germainen aurka irabazi berri du Frantziako Liga.
Horretarako, Giraldezek jokalari guztiak deitu ditu finalerako, baita Mapi Leon atzelaria ere, nahiz eta lesionatuta egon.
Bestalde, baliteke Frantziako taldeak Ada Hegerberg (Turingo azken finaleko golegileetako bat) jokatu ezinik izatea. Gainera, Eugenie Le Sommer ere ezingo da bertan aritu, belauneko lesio baten erruz.
Balizko hamaikakoak:
Bartzelona: Coll; Bronze, Paredes, Engen, Batlle; Bonmatí, Walsh, Patri Guijarro; Graham Hansen, Paralluelo, Mariona Caldentey.
Olympique Lyon: Endler; Carpenter, Renard, Gilles, Bacha; Van de Donk, Egurrola, Horan; Cascarino, Dumornay, Diani.
Futbol-zelaia: San Mames (Bilbo).
Epailea: Rebeca Welch.
Ordua: 18:00.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa