08:25

Futbola

Zamora saria

Unai Simon, Ter Stegen eta Alex Remiro, azken urteetako Zamora sari lehiatuena eskuratzeko aukerekin

Agentziak | EITB Media

Gerta liteke Unai Simonek eta Alex Remirok saria partekatu behar izatea. Horretarako, Simonek Remirok baino gol bat gehiago hartu beharko luke, eta, aldi berean, Ter Stegenek Remirok hartutako beste jaso.

  • Unai Simon, Granadaren aurkako partida batean

    Unai Simon, Granadaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Simon (Athletic), Marc Andre ter Stegen (Bartzelona) eta Alex Remiro (Reala) atezainek EA Sports Ligako azken jardunaldia jokatuko dute datorren asteburuan, buruan 'Zamora' saria irabaztea dutela.

Sailkapeneko kontu guztiak erabakita geratu dira azken aurreko jardunaldian eta, ondorioz, EA Sports Ligako azken jardunaldiko pizgarri ia bakarra banakako sariak izango dira, eta horien artean, 'Zamora' gsaria edo atezain onenaren saria. Lehen mailako hiru atezainek dute saria eskuratzeko aukera:  Athleticeko Simonek, Bartzelonako Ter Stegenek eta Realeko Alex Remirok.

Unai Simon, aukera gehien dituena

Garaikurra lortzeko ondoen kokatuta dagoena selekzioko atezain titularra da, 33 gol jaso baititu gutxienez 60 minutu jokatu dituen 35 partidetan; beraz, Simonek 0,94ko koefizientea du. Horrela, atezain zuri-gorriak bere lehen Zamora garaikurra eskuratuko luke azken jardunaldian Rayo Vallecanok golik sartzen ez badio. Lortuz gero Athleticeko atezain batek lortzen duen lehen saria izango litzateke, Jose Angel Iribar mitikoak 1970. urtean lortu zuenetik.  

Baina hori ez da Unai Simonek saria lortzeko duen aukera bakarra. Gasteiztarrak jokatu gabe ere lor dezake, baina horretarako Ter Stegenek golen bat jaso beharko luke Bartzelonak Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen jokatuko duen partidan. Hala ere, Simonek jokatuz gero eta golak jasoz gero, alemaniarrak gol kopuru berdina jaso beharko luke eta Remirok berak baino gol bat gutxiago jaso beharko luke.

Datorren asteburuko azken jardunaldi horretan, Athleticek Bartzelonaren aurretik jokatuko du, eta Ernesto Valverdek bere atezain titularra Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen ala ez erabakiko beharko du. Izan ere, litekeena da, Celtaren aurka gertatu bezala, 61. minutuan Unai Simon ordezkatzea eta, horrela, golak jasotzeko arriskua saihestea.

Ter Stegenen aukerak

Bestalde, Ter Stegenek bere atea hutsean mantendu behar du Sevillaren aurkako partidan, bere bigarren Zamora saria jarraian irabazi ahal izateko. Hori lortuz gero, saria bereganatuko luke nahiz eta Unai Simonek ez jokatu, jokatu eta golen bat jasotzen badu.

Ter Stegenek gola jasoz gero, gauzak asko konplikatuko lirateke Bartzelonako atezainarentzat: orduan Simonek berak baino gol bat gehiago hartzea beharko luke, eta Remirok, gutxienez, berak beste gol jasotzea.

Alex Remiroren aukerak

Alex Remirok ere badu aukera Zamora saria irabazteko. Momentuz, hirugarren postuan da, 0,97ko koefizientearekin, jokatu dituen 35 partidetan 34 gol jasota.

Horrela, atezain txuri-urdinak Unai Simonek Vallecasen jokatzea eta gutxienez gol bat jasotzea behar du, eta horrez gain atea hutsean mantentzea eta Sevillak Ter Stegeni golen bat egitea.

Simonek eta Remirok saria partekatzea gerta liteke

Bitxikeria bat ere eman daiteke: Unai Simonek eta Alex Remirok saria partekatu behar izatea. Horretarako, Athleticeko atezainak Realarenak baino gol bat gehiago jaso behar du eta, horrekin batera, Ter Stegenek donostiarrak jasotako gol kopuru bera hartu behar du.

Bi atezainek garaikurra partekatu zuten azken aldia 1992-1993 denboraldian izan zen. Orduan Santi Cañizaresek eta Francisco Liañok lortu zuten Zamora saria.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena