19:48

Futbola

TXAPELDUNEN LIGA

Marco Guida italiarra, epaile PSG-Real Sociedad neurketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida Parc des Princes jokatuko da gaueko bederatziretan asteazken honetan.

  • Oyarazabal eta Barrenetxea gola ospatzen Benficaren aurka

    Oyarazabal eta Barrenetxea gola ospatzen Benficaren aurka. Irudia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marco Guida epaile italiarra izango da asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako Paris Saint Germain eta Realaren arteko partida epaituko duena Parc des Princesen (21.00etan), UEFAk adierazi duenez.

42 urteko Ponpeiakoak, lehen aldiz bideratuko du donostiarren partida bat; aldiz, bigarren biderrez aurkituko da Pariseko taldearekin. Aurrekoan, PSGk irabazi egin zion (3-2) RB Leipzigi Txapeldunen Ligako talde-fasean 2021-22 denboraldian.

Bere aldetik, François Letexierrek, epaile frantsesa, asteazkeneko Lazio-Bayern de Munich partida arbitratuko du Erromako Olinpikoan (21.00etan).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena