10:58

Futbola

EA Sports Liga

Sevilla-Osasuna eta Barça-Osasuna neurketak urtarrilaren 28an eta 31n jokatuko dira hurrenez hurren

A. B. E. | EITB Media

EA Sports Ligak 22. jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak aldatu ditu Kopako final-laurdenetako neurketen ordutegien ondorioz. Cadiz-Athletic neurketa hilaren 28an jokatuko da, 16:15ean. Gainera, Superkoparengatik atzeratutako Barça-Osasuna neurketa hilaren 31ra pasa dute.

  • Osasuna - Bartzelona

    Iker Muñoz (Osasuna) eta Gündogan (Barça), Ligako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EA Sports Ligak 22. jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak aldatu ditu, Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketen ordutegien eraginez. Gainera, Espainiako Superkoparengatik atzeratutako 20. jardunaldiko Bartzelonaren eta Osasunaren arteko neurketaren data ere moldatu du.

Barçaren eta Osasunaren arteko 20. jardunaldiko norgehiagoka urtarrilaren 31n jokatuko da Montjuicen, 19:00etan. Hasieran, hilaren 30ean jokatzekoa zen.

Bestalde, 22. jardunaldiko partidei dagokienez, Osasuna-Sevilla norgehiagoka urtarrilaren 28ra, igandera, pasatu dute. Sadarko neurketa 18:30ean hasiko da. Gorritxoen eta andaluziarren arteko lehia hilaren 27rako zegoen aurreikusita. Horrez gain, Cadiz-Athletic norgehiagokaren data mantendu egin dute, baina ordutegia aurreratuta; hau da, hilaren 28an jokatuko da, baina 16:15ean, hasiera batean 21:00etarako aurreikusita zegoen arren.

Gainera, Las Palmas-Real Madril partida egun bat aurreratu dute, eta urtarrilaren 27an jokatuko da 16:15ean (Espainiako penintsulako ordutegian). Azkenik, Atletico Madril-Valentzia neurketa igandean, hilaren 28an, izango da, 21:00etan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena