17:35

Futbola

2030eko Munduko Txapelketa

2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dute

EITB MEDIA

Inaugurazioko partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Baliteke Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea txapelketako neurketaren bat.

  • Argentinak irabazi zuen azken Munduko Txapelketa, Qatarren. Argazkia: EFE.

    Argentinak irabazi zuen azken Munduko Txapelketa, Qatarren. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dute, asteazken arratsaldean Espainiako Futbol Federazioak eta Hego Amerikako Futbol Konfederazioak baieztatu dutenez. Txapelketako inaugurazio partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Donostia eta Bilbo ere izan litezke egoitzak; izan ere, Reale Arena eta San Mames 2030eko Munduko Txapelketako neurketak jasotzeko aukerak dituzten zelaien aurreneko zerrendan daude.

Espainiak, Portugalek eta Marokok elkarrekin aurkeztu duten hautagaitza 2030eko Munduko Txapelketa antolatzeko hautagai bakarra da, asteazkenean FIFAren Kontseiluak hartutako erabakiaren ostean. Beste proposamen bat ere bazegoen, Argentinak, Uruguaik eta Paraguaik osatutakoa, baina hautagaitza hori aukeraketa prozesutik at gelditu da. Nazioarteko futbola zuzentzen duen erakundeak, baina, Hego Ameriketako proiektua ere saritu nahi izan du; izan ere, 2030ean 100 urte beteko dira Munduko Txapelketa estreinakoz egin zutenetik, Uruguain, 1930ean.

Hala, Espainiaren, Portugalen eta Marokoren hautagaitzak pozik hartu du esleipena, eta hitzeman du 2030eko Munduko Txapelketa "gogoangarria" izango dela, "inoizko txostenik onena prestatzeko eskakizuna eta anbizioa" baititu.

"Espainiak, Portugalek eta Marokok bermatzen dute hautagaitza txostenik onena aurkezteko lan egingo dutela, Munduko Txapelketa gogoangarria izan dadin. Txapelketan aniztasuna ohoratu nahi dugu eta torneoaren historia ospatu. Futbolarekiko pasioak hiru herrialdeak batu ditu", adierazi dute elkarrekin zabaldu duten oharrean.

Conmebol Hego Amerikako Futbol Konfederazioko presidente Alejandro Dominguezek, bere aldetik, X sare sozialean nabarmendu duenez, "sinetsi" egin zuten, eta horrek emaitza izan du azkenean: "2030eko Munduko Txapelketa, Mendeurrenaren Munduko Txapelketa, dena hasi zen tokian hasiko da. Uruguaik, Argentinak eta Paraguaik hartuko dituzte inaugurazio partidak!".

Gerora emandako prentsaurrekoan, Dominguezek iragarri du txapelketa Montevideon hasiko dela, Centenario futbol zelaian.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena