20:33

Futbola

FITXAKETA

Azpilicuetak Atletico Madrilen jokatuko du hurrengo denboraldian

EITB MEDIA

Atzelari nafarra libre heldu da Chelsearekin 11 denboraldiz jokatu ostean, eta urte baterako sinatu du kontratua Atletico Madrilekin.

  • Cesar Azpilicueta. Argazkia: EFE

    Cesar Azpilicueta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cesar Azpilicueta 33 urteko atzelari nafarrak Atletico Madrilen jokatuko du datorren denboraldian, klub madrildarrarekin akordio batera heldu eta gero. Chelseako jokalari ohia libre heldu da azken hamaika denboraldiak Londresko taldearekin jokatu ostean.

Osasunako harrobian hezitako atzelariak 17 urterekin egin zuen debuta gorritxoen lehen taldean, 2006-07 denboraldian. Osasunan ehun neurketa baino gehiago jokatu zituen lau denboralditan zehar, Olympique Marsellara joan aurretik. Bertan, jokatutako 68 partidetan bi Kopako Liga eta Frantziako Superkopa bat irabazi zituen Azpilicuetak.

2012-13 denboraldian Londresko taldera heldu zenetik 508 partida jokatu ditu eta bederatzi titulu erdietsi ditu ibilbide horretan: EFL Cup bat (Ligako Kopa), FA Cup bat (Ingalaterrako Kopa), Txapeldunen Liga bat, Europako Superkopa bat, FIFAren kluben arteko Munduko Txapelketa bat, bi Europa Liga eta bi Premier League irabazi ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena