Futbola
Hautagai bakarra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gianni Infantinok gaur hasiko duen agintaldia bigarrena da; izan ere, Joseph Blatterrek 2015eko ekainean hasitakoa osatzeko aukeratu zuten lehenik.
Gianni Infantino. Argazkia: EFE
Gianni Infantino suitzarra FIFAko presidente izendatu zuten berriro ostegun honetan 2027ra arte, hautagai bakar gisa, Kigalin (Ruanda) egiten ari diren 73. Kongresuan.
Duela zazpi urtetik betetzen duen kargurako berrautatu aurretik, Infantinok azken laurtekoko lorpenak errepasatu ditu, hala nola "historiako Munduko Txapelketarik onenak, emakumezkoenak zein gizonezkoenak" ospatzea, mundu osoko 5.000 milioi ikuslerekin eta 3.000 milioi zalerekin estadio guztietan Qatar 2022n eta 2019ko Frantziako 1.200 milioi ikusleekin batera.
Halaber, pandemiak eragindako osasun krisiaren aurrean erakundeak izan zuen erreakzio-gaitasuna aipatu du, 1.500 milioi dolarreko laguntza-plan bat gauzatzeko, futbol ez-profesionalari laguntzeko, eta 7.500 milioi dolarreko diru-sarrerak handitzeko, aurrekontuan jasotakoaren gainetik.
11.000 milioi dolarreko diru-sarrerak lortzeko aurreikuspena nabarmendu du, horietan Kluben Munduko Txapelketa berri eta zabalagoarenak sartu gabe. Hurrengo munduko txapelketak, Australia eta Zeelanda Berriko emakumezkoena aurten 32 selekziorekin, Estatu Batuetakoa, 48 selekziorekin eta Kluben Munduko Txapelketa berria, 2025etik aurrera 4 urtean behin, munduko 32 talde onenekin egingo dena ere aipatu ditu.
Gianni Infantinok gaur hasiko duen agintaldia bigarrena da; izan ere, Joseph Blatterrek 2015eko ekainean hasitakoa osatzeko aukeratu zuten lehenik. Hori dela eta, amaitzen denean berriz aukeratua izan ahalko da 2031ra arte, araudiak 12 urtera mugatzen baititu presidentearen agintaldiak.
Hurrengo zuzenekoak
03 | 15:30 - 17:30 | CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa |
03 | 17:00 - 20:00 | PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa