11:47

Futbola

APIRILAREN 4AN

Federazioak ordubete aurreratu du Athletic–Osasuna Kopako itzulikoa

A. A. | EITB MEDIA

Finalerdietako bueltako partida 22:00etarako zegoen aurreikusita hasiera batean, baina azkenerako 21:00etan jokatuko da.

  • Vivian eta Budimir, joaneko partidan.

    Vivian eta Budimir, joaneko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioak asteazken honetan jakinarazi duenez, ordubete aurreratu ditu Errege Kopako finalerdietako itzuliko partiden ordutegiak. Horrenbestez, bai apirilaren 4an jokatuko den Athletic-Osasuna lehia, bai egun bat geroago, apirilaren 5ean, izango den Bartzelona-Real Madril norgehiagoka, 21:00etan hasiko dira, 22:00etan hasi ordez.

Bilbotarren eta iruindarren artekoari abantailarekin helduko diote nafarrek, 1-0eko emaitzarekin gailendu baitziren joanekoan, Abdek sartutako golari esker. Partida horretan gertatu zen legez, bigarren norgehiagoka hori ere zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en.

Beste kanporaketari dagokionez, Bartzelona aurretik dago kanporaketan, Real Madril 0-1 menderatu baitzuen Bernabeun.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena