11:51

Futbola

2023KO EKAINEAN

Espainia, Kroazia, Italia eta Herbehereetako selekzioek jokatuko dute Nazioen Ligako azken fasea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Luis Enriquek zuzentzen duen taldea Portugali 0-1 irabazi ostean sailkatu zen, Unai Simon eta Nico Williams Athleticeko jokalariek protagonismo handia izan zuten neurketan.

  • Nico Williams eta Morata Espainiaren gola ospatzen, Portugalen aurkako neurketan.

    Nico Williams eta Morata Espainiaren gola ospatzen, Portugalen aurkako neurketan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako futbol selekzioak UEFAko Nazioen Ligako azken fasea jokatuko du bigarrenez, sailkapena bereganatzeko beharrezkoa zuen garaipena lortu baitzuen Portugalen aurka (0-1). Etxeko taldeak nahikoa zuen partida berdintzea txapelketan aurrera egiteko, eta bereak izan ziren aukerarik onenak, baina neurketako azken txanpan (87. minutuan) Alvaro Moratak sartutako golak erabat zapuztu zizkion asmoak.

Aurrelari madrildarrak sareetara bultzatu baino ez zuen egin behar izan Nico Williams zuri-gorriak buruz emandako pasea. Athleticeko erasoko jokalari gaztea oso zorrotz aritu zen norgehiagokako azken aldera, eta bere parte-hartzea erabakigarria suertatu zen Espainiako selekzioak garaipena lor zezan. Halako izan zen Unai Simon atezainaren lana ere, funtsezkoa izan baitzen portugaldarren erasoaldi argiak ezerezean uzteko, batez ere, Cristiano Ronaldorenak.

Horrenbestez, Espainia, Italia, Kroazia eta Herbehereetako selekzioek jardungo dute Nazioen Ligako garaikurraren bila datorren urteko ekainean jokatuko den txapelketako azken fasean. Hala, ekainaren 14an eta 15ean, finalerdiak jokatuko dira, eta, ondoren, ekainaren 18an, finala eta hirugarren posturako partida erabakiko dira.

Fitxa teknikoa:

0 - Portugal: Diogo Costa; Cancelo, Ruben Dias, Danilo Pereira, Nuno Mendes; Bruno Fernandes, Ruben Neves (Joao Felix, 89. min), Willian Carvalho (Rafael Leao, 78. min); Bernardo Silva (Joao Mario, 72. min), Diogo Jota (Vitinha, 77. min) eta Cristiano Ronaldo.

1 - Espainia: Unai Simon; Carvajal, Hugo (Busquets, 46. min), Pau Torres, Gaya; Rodri, Koke (Pedri, 60. min), Carlos Soler (Gavi, 60. min); Ferran Torres (Nico Williams, 72. min), Morata, Sarabia (Yeremy Pino, 60. min).

Gola: 0-1, 87. min: Morata.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Hugo Guillamon eta Carvajal (Espainia); Bernardo Silva eta Joao Felix (Portugal).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena