Futbola
2022-23 Liga
EITB MEDIA
Cadiz, Sadarren, Bartzelona, Reale Arenan, eta Valentzia, San Mamesen, hurrengo arerioak izango dira. Azken jardunaldian, partida hauek izango dira: Real Madril-Athletic, Reala-Sevilla, eta Osasuna-Girona.
Osasunak Sevillaren aurka hasiko du Liga, Sadarren. Argazkia: EFE.
Santander Ligako euskal taldeek zehaztuta dute zein izango den 2022-23 Ligako egutegia, ostegun arratsaldean egindako zozketa amaituta. Hala, Ligako lehen jardunaldian, abuztuaren 13an edo 14an, honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Sevilla, Cadiz-Reala eta Athletic-Mallorca. Astebete igarota, bigarren jardunaldian, euskal taldeek honela jokatuko dute: Reala-Bartzelona, Athletic-Valentzia eta Osasuna-Cadiz.
Azken jardunaldia ekainaren 3 eta 4ko astebururako dago iragarrita, eta neurketa hauek izango ditu: Real Madril-Athletic, Reala-Sevilla eta Osasuna-Girona.
Euskal derbiak Liga aurreratuta dagoela hasiko dira jokatzen. Lehenengoa 15. jardunaldian izango da, Gabon Zahar egunean: Realak Osasunaren bisita jasoko du, Reale Arenan. Astebete geroago, urtarrilaren 7an edo 8an, Athleticek eta Osasunak Bilbon jokatuko dute; eta zazpi egunen buruan, 17. jardunaldian, Reala-Athletic derbia izango da Donostian.
Bigarren itzulian, lehen derbia apirilaren 15 eta 16ko asteburuan jokatuko dute Athleticek eta Realak, San Mamesen. Iruñean, 32. jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, Osasuna-Reala partida jokatuko da. Eta, azkenik, 36. jardunaldian, Sadarren, Osasuna-Athletic derbia ikusteko aukera izango dugu.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa