Futbola
NAZIOARTEKO FUTBOLA
Markos Tedin Uriburu | EITB Media
Italiaren aurka jokatuko duten finala prestatzeko, argentinarrek Athleticen kirol-instalazioak aukeratu dituzte. Ekainaren 1ean, Wembleyen, Amerika Kopako eta Eurokopako txapeldunak lehiatuko dira.
Messi eta Papu Gómez berba egiten Lezaman, entrenamenduan. Foto: EFE.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Argentinako selekzioa Athleticen kirol-instalazioetan entrenatu da ostegun honetan. Lezamako bigarren zelaian ibili dira, besteak beste, Lionel Messi, Angel Di Maria eta Lautaro Martinez.
Ekainaren 1ean FIFAk antolatutako Finalissima jokatuko dute Italiaren kontra Londreseko Wembley estadioan. Italiarrak azken Eurokopako txapeldunak; argentinarrak, aldiz, Amerika Kopakoak.
Finala prestatzeko, Argentinak Lezama aukeratu du. Jokalari gehienak maiatzaren 24an iritsi ziren Bilbora, eta maiatzaren 28an, 17:00etan, San Mamesen egingo dute lansaioa. Entrenamendua ikusteko, sarrerak Athleticen webgunean daude salgai.
Italiarekin neurtu ostean, Lionel Scaloniren taldea Euskal Herrira itzuliko da. Nahiz eta oraindik ez dagoen baieztatuta, litekeena da Argentina Estoniaren aurka lehiatzea ekainaren 5ean Reale Arenan; beraz, jokalariek lanean jarraituko dute.
Marcelino Garcia Toral ere egon da entrenamendua ikusten. Entrenatzaileak duela gutxi adierazi du ez duela Athleticen jarraituko datorren denboraldian.
Marcelino egon da Argentinako Selekzioaren entrenamedua ikusten. Argazkia: EFE.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa