19:23

Futbola

HERIOTZA

Jose Antonio Hormaeche hil da, Alaves eta Osasunako jokalari ohia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gernikan jaiotako aurrelaria bost denboraldiz aritu zen Gasteizko taldean eta beste sei gorritxo gisa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Antonio Hormaeche, Deportivo Alavesen 1.000. golaren egilea, hil egin da asteazken honetan Gasteizen, 85 urte zituela, iktus baten ondorioz.

Gernikan (Bizkaia) jaiotako futbolari ezaguna Gasteizko taldearen historian sartu zen 1957ko urriaren 27an, babazorroen elastikoarekin Bigarren Mailan jokatzen ari zela, egun horretan klubaren 1.000. gola sartu baitzuen.

Partida hartan, Arabako taldeak 5-0 irabazi zion Tarrasari, eta Jose Antonio Hormaechek hiru gol lortu zituen. Gainerako biak Julitok eta Arbaizarrek sartu zituzten.

Hormaechek 43 gol sartu zituen guztira Alaveseko elastikoarekin, bost denboralditan zehar.

Denboraldi horietako lehendabiziko lauren ondoren, Osasunak fitxatu zuen, eta Nafarroako taldearekin egin zuen debuta Lehen Mailan. Bertan, hiru denboraldiz jokatu zuen, eta beste hiru Bigarren Mailan.

Gorritxoen kapitaina izan zen, eta 47 gol erdietsi zituen Iruñeko taldearekin. Ondoren, 1965-66 denboraldian, Hirugarren Mailan zegoen Alavesera itzuli zen. Mirandesen beste bi denboraldi jokatu ondoren amaitutzat eman zuen bere ibilbidea futbolean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena