Futbola
GAUR, 18:30EAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txuri-urdinek Europako postua lortzeko bideari eutsi nahi diote; babazorroek, aldiz, salbazioa lortzeko puntuen atzetik jarraitzen dute.
Illarramendi eta Joselu baloi baten lehian, joan zen denboraldiko derbian. Argazkia: EFE
Realak eta Alavesek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan, Santander Ligako 28. jardunaldiko euskal derbian.
Gipuzkoarrek Adnan Januzaj aurrelari belgikarra berreskuratuko dute Reale Arenara behar gorrian iritsiko diren gasteiztarrei aurre egiteko. Azken hiru partidetan jokatu ezinda egon ondoren, Belgikako erasotzailearen itzulera garrantzitsua izan daiteke txuri-urdinentzat erasoko jokoan aurrerapausoa emateko.
Horrez gain, donostiarrek azken asteetan erakutsitako irregulartasuna eten nahi dute ere, emaitza onak eta ustekabeko jipoiak txandakatu baitituzte. Besteak beste, Real Madrilen aurkako 4-1eko porrotak garaipen beharrean utzi ditu berriro txuri-urdinak, hiru puntuak behar baitituzte aurkariek ere gogor jarraitzen dutelako atzetik.
Imanol Alguacilek bajak ditu erasoan -Carlos Fernandez, David Silva, Ander Barrenetxea eta Nais Djouahra-, baina defentsan, behintzat, Diego Rico bueltan izango du, eta, ondorioz, atzeko lerroan hain behartua ez den eskema batera itzultzeko aukera izango du.
Jose Luis Mendilibarren taldeak, bere aldetik, jokalariak berreskuratuko ditu zelai erdian, eta jokalari guztiak gertu izango ditu jokatzeko.
Sevillaren aurka 0-0 berdindu ondoren, entrenatzaile bizkaitarra aulkian dagoenetik gasteiztarrek jokatu duten partida onenetako batean, babazorroek ate bat ireki dute susperraldian sinetsi eta salbazio postuetara iristeko, hiru puntura badaude oraindik ere.
Mamadou Loum senegaldarra zelai erdira itzuliko da, eta Gonzalo Escalante argentinarrarekin bikotea osatuko du. Aipatutakoen batera Pere Pons arituko da ziurrenik, azken jardunaldian gehien nabarmendu zenetako bat izan ondoren.
Gasteizkoen entrenatzaileak egingo duen aldaketa bakanetako bat izango da azken partidarekin alderatuta; hori bai, azken hilabetean hain emaitza ona eman dion marrazki taktikoari eutsiko dio, hau da, Joselu Mato puntan duela eta Luis Rioja eta Édgar Mendez hegaletan dituela.
Alavesek 700 jarraitzaile baino gehiago izango ditu Realeko harmailetan, Jose Luis Mendilibarrek bertan lehen garaipena lor dezan ikusteko asmoz, zortzi partida jokatu ondoren.
Balizko hamaikakoak:
Real Sociedad: Remiro; Zaldua, Elustondo, Le Normand, Aihen Muñoz; Illarramendi, Merino, Rafinha; Januzaj, Oyarzabal eta Isak.
Deportivo Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Escalante, Loum, Rioja, Jason; Vallejo eta Joselu.
Epailea: Jorge Figueroa Vázquez (Andaluziako batzordea).
Futbol-zelaia: Reale Arena.
Ordua: 18.30.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa