20:11

Futbola

DATA ALDAKETAK

LaLigak 23. jardunaldiko ordutegiak aldatu ditu

A. A. | EITB MEDIA

Errege Kopako final-laurdenetako norgehiagoken ondorioz, hainbat partida dataz aldatu behar izan dituzte, tartean lau euskal taldeenak.

  • LaLIgaako 23. jardunaldiko ordutegi berriak.

    LaLIgaako 23. jardunaldiko ordutegi berriak. Argazkia: @LaLiga

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LaLigak 23. jardunaldiko ordutegiak aldatu ditu, Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako final-laurdenetako partiden datak jakinarazi ostean.

Gauzak horrela, euskal taldeen artean Alavesek jokatuko du lehenengo, otsailaren 5ean 14:00etatik aurrera, Elxen aurka.

Osasunak ere egun horretan bertan jardungo du; izan ere, eta Sevillaren bisita jasoko du Sadarren, 21:00etan.

Bestalde, Reala Valentziara joango da, otsailaren 6an (igandea) Bordalasen taldearekin aritzeko, 14:00etan.

Azkenik, Athleticek astelehenera arte itxaron beharko du Espanyolen aurkako partida jokatzeko, 21:00etan, San Mamesen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena