Futbola
Jokalari onenak
I. G. | EITB MEDIA
Cesar Azpilicueta Chelseako kapitain nafarra eta Irene Paredes Bartzelonako atzelari gipuzkoarra ere sarirako hautagaien artean daude.
Urrezko Baloia. Irudia: EFE
Lionel Messi PSGko jokalaria eta Alexia Putellas Bartzelonako jokalaria Urrezko Baloia irabazteko faboritoen artean kokatu dira, Chelseako Cesar Azpilicueta eta Bartzelonako Irene Paredes euskal jokalariak ere izendatuta dauden zerrendetan.
Gizonezkoen izendapenean Robert Lewandowski poloniarra eta Karim Benzema frantziarra izango dira argentinarraren lehiakide nagusiak.
34 urte ditu Paris Saint-Germain taldeko jokalari berriak eta 1956tik France Football aldizkariak banatzen duen sariarekin kondaira areagotu dezake.
Historian bigarren aldiz, emakumezkoen Urrezko Baloia ere banatuko dute, eta faboritoak Bartzelonako lau hautagaiak izango dira, Alexia Putellas, Sandra Paños eta Jennifer Hermoso espainiarrak eta Lieke Martens herbeheretarra.
Bihar, astelehena, erabakiko da zein jokalarik eramango duten etxera sari entzutetsua.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
04 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain |
04 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario |
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa