17:22

Futbola

Qatar 2022rako sailkapen fasea

Alemania, Kroazia, Errusia eta Ipar Mazedoniako selekzioen erakustaldiak; Espainia, garaile Greziaren aurka

A. B. E. | EITB Media

Espainiako selekzioak mendean hartu du Grezia, eta B multzoko lehen postuan geratu da, Suediak galdu egin baitu Georgiaren aurka. Alemaniak garaipena lortu du Liechtensteinen kontra (9-0), Kroaziak Maltaren aurka (1-7), Errusia aise nagusitu zaio Zipreri (6-0), eta Ipar Mazedonia Armeniari (0-5).

  • Alemania

    Alemaniako jokalariak Müllrrek Liechtensteini sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegunean, azaroaren 11n, 2022ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko hamar partida jokatu dira. Alemaniak, Kroaziak, Errusiak eta Ipar Mazedoniak erakustaldiak eman dituzte, eta aipagarriak dira Espainiaren garaipena eta Suediaren porrota.

Munduko Txapelketarako sailkatuta dagoen Alemaniak mendean hartu du Liechtenstein (9-0), eta J multzoko liderra da 24 punturekin. Multzo honetan, Ipar Mazedonia aise nagusitu zaio Armeniari (0-5). Mazedoniarrak bigarren sailkatu dira, 15 punturekin. Bestalde, Errumaniak berdindu egin du Islandiaren aurka (0-0), eta errumaniarrak hirugarren postuan daude, 14 punturekin. Azken jardunaldian, Ipar Mazedoniak eta Errumaniak bigarren aukerarako txartela eskuratzea izango dute helburu, Islandia eta Liechtenstein aurkari dituztela, hurrenez hurren.

H multzoan, Errusiak mendean hartu du Zipre (6-0) eta Kroazia nagusi izan da Maltaren aurka (1-7). Errusiarrak dira lidergoan (22 puntu), eta kroaziarrak bigarren (20 puntu). Fase honetako azken jardunaldian, azaroaren 14an, Kroazia eta Errusia elkarren aurka ariko dira, eta Munduko Txapelketarako txartela izango dute jokoan. Multzo honetan, Eslovakiak (11 puntu) eta Esloveniak (11 puntu) 2-2 berdindu dute.

Espainiak irabazi egin dio Greziari (0-1) eta B multzoko liderra da (16 puntu). Bigarrenak, Suediak (15 puntu), galdu egin du Georgiaren aurka (2-0). Espainiarrek eta suediarrek elkarren aurka jokatuko dute azaroaren 14an, Sevillan, eta hor ikusiko da bietako zein sailkatuko den Munduko Txapelketara.

A multzoan, Portugalek berdindu egin du Irlandaren kontra (0-0), baina sailkapeneko lehen postuan kokatu da, 17 punturekin. Bigarrenak (Serbia) ere, 17 puntu ditu. Portugalek eta Serbiak indarrak neurtuko dituzte igandean, eta Qatarrerako sailkapena izango dute helburu. Multzo honetako beste partidan, Luxenburgok irabazi egin dio Azerbaijani (1-3).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena