00:14

Futbola

2021eko ekitaldia

Gaur jakinaraziko ditu 'France Football' aldizkariak Urrezko Baloia irabazteko hautagaiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gizonezkoetan 30 izango dira izendatuak; emakumezkoetan, berriz, 20. Gainera, Kopa eta Yashin sarietarako hautagaiak ere ezagutzera emango dira.

  • Urrezko Baloia

    Urrezko Baloia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

France Football kirol aldizkariak ostiral honetan jakinaraziko ditu 2021eko Urrezko Baloia irabazteko hautagaiak zein diren: 30 izango dira gizonezkoen kategorian eta 20 emakumezkoenean. Azaroaren 29an jakinaraziko dira zein diren sarien irabazleak.

Leo Messi argentinarra izan zen gizonezkoen kategorian saria irabazi zuen azkena. 2019an izan zen hori, 2020an ez baitzen egon sari banaketarik covidak eragindako pandemiaren eraginez. Emakumezkoen mailan, Megan Rapinoe estatubatuarrari egokitu zitzaion saria 2019ko ekitaldian, emakumezko batek jasotzen zuen lehendabiziko aldia izan zen.

Sari ospetsua irabazteko gizonezko 30 hautagaien zerrenda mundu osoko 180 kazetariren botoekin osatzen da. Emakumezkoen Urrezko Baloia irabazteko 20 hautagaiak, aldiz, emakumezkoen futbolean espezializatutako 50 kazetarik osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu.

Aipatutako bi sarietarako hautagaiez gain, 21 urtez azpiko futbolari onenari ematen zaion Kopa Saria eta atezain onenari ematen zaion Yashin Saria irabazteko lehian egongo diren beste hamar aukeratuak ere ezagutzera emango dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena