Futbola
Nazioen Liga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Realeko jokalariak bi golen asistentziak eman zituen. Espainiak txapelketaren finala jokatuko du igande honetan.
Mikel Oyarzabal eta Ferran Torres, Italia-Espainia partidan. Argazkia: Efe.
Espainiako selekzioak Nazioen Ligako finalerako txartela lortu du, Italiari San Siron 1-2 irabazita. Espainiaren bi golak Ferran Torresek egin ditu, Mikel Oyarzabalen bi pase aprobetxatuta. Italia 10 jokalarirekin geratu da 41. minutuan, eta horrek neurketa erabat baldintzatu du.
Italiarrek 37 partida zeramatzaten porrotik jaso barik eta bolada hori Espainiaren aurka galdutakoarekin amaitu da. Espaniarren lehen garaipena izan da Italiaren aurka Italian bertan jokatutako norgehiagoka ofizial batean.
Mikel Oyarzabalen bi paseri esker, Ferran Torresek Espainiaren bi golak egin ditu; 17. Minutuan lehenengoa, eta lehen zatiko luzapenean, bigarrena.
Epaileak Bonucci kaleratu ostean, Italia partida iraultzen saiatu da bigarren zatian. Gola ere egin dute 83. minutuan Yeremy Pino debutariaren huts bat baliatuta, baina garaipena Espainiak lortu du eta, horrekin batera, finala jokatzeko txartela. Final horretan izango dira Oyarzabal, Simon, Iñigo Martinez, Azpilicueta eta Mikel Merino jokalariak.
Finala igandean jokatuko dute, 20:45etik aurrera.
Fitxa teknikoa
1 - Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Bonucci, Bastoni, Emerson; Barella (Calabria, 72. min), Jorginho (Pellegrini, 64. min), Verratti (Locatelli, 58. min); Bernardeschi (Chiellini, 50. min), Insigne (Kean, 58. min) eta Chiesa.
2 - Espainia: Unai Simón; Azpilicueta, Laporte, Pau Torres, Marcos Alonso; Busquets, Koke (Mikel Merino, 75. min), Gavi (Sergi Roberto, 84. min); Oyarzabal, Ferran Torres (Yeremy Pino, 49. min) eta Sarabia (Bryan Gil, 75. min).
Golak: 0-1, 17. min: Ferran Torres. 0-2, 45. min (+2): Ferran Torres. 1-2, 83. min: Pellegrini.
Epailea: Sergej Karasev (RUS). Txartelak atera zizkien Italiako Locatelliri (82. min) eta Espainiako Azpilicueta (45. min), Sarabia (65. min), Yeremy (71. min) eta Oyarzabal (89. min) jokalariei. Bonucci kaleratu zuen bi txartel hori aterata (29. min eta 41. min).
Gertakariak: Nazioen Ligako finalerdietako neurketa San Siron jokatu da 37.000 ikusleren aurrean, koronabirusaren aurkako Italiako araudia jarraituz.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa