20:14

Futbola

UEFA Europa League

Manchester Cityk Porto jipoitu du eta final-zortzirenetan da

Erredakzioa

Talde ingelesak 1-2 irabazi zuen Portugalen jokatu zen joaneko partida eta bere etxean 4-0 irabazi dute.

  • Dzeko-Helton

    Dzekok Heltonen aurrean gola sartzen duen unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Manchester City da UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetara sailkatu den lehen taldea. Talde ingelesak 4-0 irabazi dio Portori final-hamaseirenetako itzulerako partidan eta joanekoan 1-2 irabazi zuten.

Aguerok sartu zuen partidako lehen gola lehen minutuan eta beste hiru golak bigarren zatian iritsi ziren. Dzekok egin zuen 2-0ekoa 76. minutuan, 3-0koa David Silvak sartu zuen 84.ean eta bi minutu beranduago Pizarrok festa borobildu zuen 4-0ekoa sartuta.

City final-zortzirenetako aurkariaren zain geratzen da orain. Aurkaria Legia-Sporting Portugal kanporaketatik aterako da. Varsovian jokatutako joaneko norgehiagokan 2-2koa izan zen emaitza.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena