17:32

Futbola

Lesioa

Banega bere autoak harrapatuta lesionatu egin da gasolindegi batean

Erredakzioa

Orkatilan ebakuntza egin beharko diote Valentziako jokalariari. Antza denez, autoa galgatu gabe utzi du erdilariak eta ibilgailuak harrapatu du. Argentinarrak orkatila hautsita du.

  • Banega Osasunaren aurkako partidan. Artxiboko irudia: EFE

    Banega Osasunaren aurkako partidan. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Ever Banega Valentziako jokalariak istripu bat izan du gaur entrenamenduaren ostean. Ondorioz, orkatilean ebakuntza egin beharko diote Valentziako ospitalean.

Valentziako zerbitzu medikuek jakitera eman dutenez, argentinarrari ebakuntza egin eta ordu batzuk geroago lesioaren txostena argitaratuko dute.

'Las Provincias' egunkariak azaldu duenez, bere autoak harrapatu du Banega gasolindegi batean. Dirudienez, autoa galgatu gabe utzi du erdilariak eta ibilgailuak harrapatu du. Argentinarrak lesio larri du orkatila hautsita.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena