Futbola
Hiru titulu irabazi ditu
A. B. E. | EITB Media
Erdilariak Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazi ditu Chelsearekin, eta Eurokopa, berriz, Italiako selekzioarekin.
Italiako jokalariak Jorginho besarkatzen, Italiak Espainiari irabazi ostean. Argazkia: EFE
Jorge Luiz Frello Filho 'Jorginho' Chelseako jokalaria da 2021eko Urrezko Baloia irabazteko faboritoetako bat. Brasilen jaio eta italiar nazionalitatea duen erdilariak Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazi ditu Chelsearekin, eta Eurokopa, berriz, Italiako selekzioarekin.
Urte berean hainbeste garrantzi duten hiru titulu irabazita, Urrezko Baloia berarentzat izan beharko litzatekeela dirudi. Hala ere, beste faboritoetako bat Lionel Messi da. Aurrelariak Amerika Kopa irabazi du Argentinako selekzioarekin eta Espainiako Errege Kopa Bartzelonarekin. Titulu gutxiago eta maila txikiagokoak erdietsi ditu Messik, Jorginhok lortu dituenekin alderatuta. Gainera, argentinarrak ez du Urrezko Bota irabazi, Robert Lewandowskik eskuratu baitu.
Dena den, PSGk fitxatu du Messi, eta, ondorioz, Frantziako talde bateko jokalaria da, eta saria France Football aldizkari frantziarrak ematen duenez, zalantza da orain nagusi.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa