20:00

Futbola

Ofiziala

Messik ez du Barçan jarraituko

EITB Media

Bartzelonak ofizial egin du Lionel Messik ez duela klubeko jokalaria izaten jarraituko. Argentinarra eta Barça bi aldeak lotzen zituen kontratu berria negoziatzen ibili dira, aurre-akordio bat izan dute, baina klubaren egoera ekonomiko larriaren eraginez ezin du aurrelaria Ligan inskribatu.

  • Lionel Messi

    Lionel Messi. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lionel Messik ez du jarraituko Bartzelona taldeko jokalaria izaten. Hala jakinarazi du klubak ostegun honetan komunikatu ofizial baten bidez. "LaLigaren araudiaren oztopo ekonomiko eta estrukturalen ondorioz, ezin izan dugu Messiren kontratu berria sinatu", adierazi du Barçak.

Bartzelonak azaldu duenez, klubak akordioa lortu zuen Messirekin, baina LaLigaren araudiak eragin du argentinarrak Barça uztea. "Egoera honen ondorioz, Messik ez du Bartzelonan jarraituko. Bi aldeentzat albiste tamalgarria da, jokalariaren zein klubaren asmoa bat eginda jarraitzea baitzen", gaineratu du Bartzelonak komunikatu ofizialean.

Messik Bartzelonarekin zuen kontratua ekainaren 30ean bukatu zen, baina argentinarrak kontratu berria sinatuko zuela ematen zuen. Bi denboraldirako kontratua sinatuko zuela zirudien Joan Laporta klubeko presidente kargura iritsi ostean. Laportak berak, agerraldi guztietan argi uzten zuen Messirekin irekita zeuden negoziazioak "bide onetik" zihoazela, eta lasai zegoela gaineratzen zuen. Barçako presidenteak argi zuen Messi klubetik aldendu zezakeen gauza bakarra LaLigaren kontrol ekonomikoa zela.

Messi Bartzelonara iritsi zen kontratu berria sinatzeko

Leo Messi abuztuaren 4an iritsi zen Bartzelonara, oporrak amaitu ostean, kontratu berria sinatzeko asmoz. Aita eta ordezkari duen Jorge Messi egun bat beranduago, gaur (abuztuak 5), batzartu da Joan Laporta presidentearekin Messiren kontratu berria lotuta uzteko.

Barçak datorren igandeko Juventusen aurkako Joan Gamper Sariko partidaren aurretik iragarri nahi zuen Messik klubean jarraituko zuela. Neurketaren aurretik Leo Messi taldeko kapitainak bazkideei hitzaldia eskaintzea aurreikusita zegoen.

Hala ere, aurrelariaren kontratu berria lotzeko negoziazioak arratsalde honetan hautsi dira. Klubaren bertsio ofizialaren arabera, "LaLigaren araudiak jartzen dituen oztopo ekonomiko eta estrukturalek ezinezkoa egiten dute Barçak Messi inskribatu ahal izatea".

Bartzelonak publikatu duen ohar ofizialean, eskerrak eman dizkio jokalariari urte hauetan guztietan klubari eman dionagatik eta hazten lagundu izanagatik. Gainera, onena opatu dio etorkizunerako.

Laportak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan

Joan Laporta Bartzelona klubeko presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan Camp Nouko 199 Auditorioan, Lionel Messik kontratu berria zergatik ez duen sinatu argitzeko. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena