00:25

Futbola

Eurokopa 2020

Penalti jaurtiketek bigarren Eurokopa eman diote Italiari

A. A. | EITB MEDIA

Partida 1-1eko emaitzarekin amaitu da, bai arauzko denboran, bai luzapenaren ostean. Ondorioz, penaltietan erabaki da finala, eta zeregin horretan ingelesek hiru huts egin dituzte (3-2)

  • Italiako jokalariak Ingalaterraren aurkako garaipena ospatzen.

    Italiako jokalariak Ingalaterraren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiak bigarren Eurokopa irabazi du Ingalaterra penaltietan mendean hartuta (1-1 partida amaieran); izan ere, hiru jaurtiketa huts egin dituzte 11 metroetatik: Saka, Jadon Sancho eta Marcus Rashfordek, hain zuzen ere.

Horrenbestez, Roberto Mancinik zuzendutako taldeak 1968ko Eurokopa irabazi zuen Italiako selekzioari txanda hartu dio 53 urte geroago. Orduko hartan, italiarrek 2-0 gainditu zuten Jugoslavia finalean.

Ingalaterraren aurkako norgehiagoka Luke Shawren gol batekin hasi da bigarren minutuan (Eurokopako final batean sekula sartu den golik azkarrena) Kieran Trippierrek eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat aprobetxatuta.

Ondoren, 67 minutura, Bonuccik berdinketa lortu du. Italiarrek korner bat atera dute, eta Marco Verrattiren burukadak zutoinaren aurka jo du. Alabaina, erdiko atzelari italiarrak aldaratzea jaso eta luzapenera bidali du norgehiagoka.

Azkenean, penaltietan erabaki da finala, eta zeregin horretan Gianluigi Dunnarumma italiarren atezaina Ingalaterrako jokalariak baino iaioago agertu da (3-2).

Fitxa teknikoa:

1 - Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Bonucci, Chiellini, Emerson (Florenzi, 118. min); Barella (Cristante, 54. min), Jorginho, Verratti (Locatelli, 96. min); Chiesa (Bernasdeschi,  86. min), Immobile (Berardi, 55. min) eta Insigne (Belotti, 91. min).

1 - Inglaterra: Pickford; Trippier (Saka, 70. min), Walker (Sancho, 120. min), Stones, Maguire, Shaw; Rice (Henderson, 74. min (Rashford, 120. min), Phillips; Mount (Grealish, 99. min), Kane eta Sterling.

Golak: 0-1: Shaw, 2. min. 1-1: Bonucci, 67. min.

Epailea: Bjorn Kuipers (Herbehereak). Txartel horiak: Barella, Bonucci, Insigne, Chiellini eta Jorginho (Italia); Maguire (Inglaterra).

Gertakariak: Wembley futbol-elaian jokatutako neurketa, 67.173 ikusleren aurrean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena