17:03

Futbola

EURO 2020

Suitzak Frantzia kanporatu du eta Espainiaren aurka ariko da final-laurdenetan

A. B. E. | EITB Media

Frantziako selekzioa Eurokopatik at geratu da, final-zortzirenetan Suitzaren aurka porrota jaso ostean. Espainiak garaipena lortu du Kroaziaren kontra.

  • Suitza

    Suitzako jokalariak Frantziaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suitzak orain arteko Eurokopako ezusteko handiena eman du, final-zortzirenetan Frantzia kanporatuta. Bestalde, Espainiak Kroazia mendean hartu zuen. Suitza eta Espainia nor baino or ariko dira final-laurdenetan.

Frantziaren eta Suitzaren arteko neurketa zirraragarria izan da. Seferovicek sartu du lehen gola (0-1) Suitzarentzat 15. minutuan eta suitzarrak gol bateko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian, 55. minutuan, Lloris atezain frantziarrak penalti jaurtiketa gelditu dio Ricardo Rodriguezi. Orduan esnatu da Frantzia, eta emaitza irauli du Benzemak sartutako bi golei (2-1) eta Pogbarenari (3-1) esker. Norgehiagoka erabakita zegoela ematen zuen, baina Seferovicek 3-2koa jarri du markagailuan 80.minutuan. Suitzak ekinean jarraitu du azkenera arte, eta saria jaso du Gavranovicek 90. minutuan sartutako golari (3-3) esker. Luzapenean bi taldeetako bat ere ez da gai izan gola sartzeko eta irabazlea penalti jaurtiketen bidez erabaki da. Suitzak jaurtitako bost penaltiak sartu ditu; Frantziak ez du huts egin lehen lau jaurtiketetan, baina Sommer atezainak gelditu egin du Mbappek jaurtitako penaltia eta final-laurdenetarako txartela eman dio Suitzari.

Kroaziaren eta Espainiaren arteko lehiak era hainbat gol utzi ditu. Espainiako selekzioak 3-5eko emaitzarekin irabazi du norgehiagoka, luzapenean bi gol sartuta. Unai Simon atezainak huts galanta egin du 20. minutuan Pedriren pasea pasatzen utzita eta baloia sare barruan sartu da (1-0). Lehen zatia amaitu orduko, 38. minutuan, Sarabiak banakoa jarri du markagailuan (1-1). Espainiak aurrea hartu du 57. minutuan Azpiluicuetak sartutako golarekin (2-1) eta Ferran Torresek 1-3koa egin du, 77. minutuan. Oso bideratuta izan du neurketa Espainiak, baina Kroaziak aldeak murriztu ditu Orsicen golari esker (2-3) 85. minutuan, eta luzapena behartu du 90.ean, Pasalicek sartutako golarekin (3-3). Luzapenean, Espainiak bi gol sartu ditu Morataren (3-4, 100. minutua) eta Oyarzabalen (3-5, 103. minutua) golei esker eta espainiarrek garaipena erdietsi dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena