00:09

Futbola

2. jardunaldia (E multzoa)

Espainiak berdindu egin du berriro, oraingoan Poloniaren aurka (1-1)

A. A. | EITB MEDIA

Moratak Luis Enriqueren taldea aurreratu du lehen zatian, baina Lewandowskik markagailua orekatu du aldageletatik bueltan.

  • Laporte eta Lewandowski, baloi baten lehian

    Laporte eta Lewandowski, baloi baten lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako eta Poloniako selekzioek bat eta bat (1-1) berdindu dute E multzoko bigarren jardunaldian, ondorioz, bi taldeak behartuta daude azken jardunaldiko partidak irabaztera, txapelketan aurrera egin ahal izateko.

Luis Enriquek entrenatutako taldeak aurrea hartu du lehen zatian, Alvaro Moratak sartutako golari esker (26. minutua), Gerard Morenoren erdiraketa baliatu eta gero. Hala eta guztiz ere, Espainiak ezin izan du lehen zatiko azken zatian agindu, eta Poloniak gertu izan du berdinketaren gola, batez ere, zutoinera joan den Swiderskiren jaurtiketa batekin, eta, jarraian, Lewandowskik egindako errematearekin, zeinari Unai Simonek ederto erantzun dion.

Hala ere, bigarren zatia hasi eta gutxira, Bayern Municheko aurrelariak buruz errematatu du bigarren zutoinera egindako erdiraketa bat, Laporteren marka gaindituta, eta baloiak Simonen ate barruan amaitu du.

Handik gutxira, epaileak Espainiaren aldeko penaltia adierazi du, Moderrek Moreno area barruan zapaldu duelako. Vila-realeko aurrelaria arduratu da jaurtiketaz, baina bere saiakerak zutoinaren aurka jo du jo du. Aldaratzea Moratari iritsi zaio, baina hark ere ez du asmatu baloia sarera bidaltzeko garaian.

Hortik aurrera, Espainiako selekzioa ahalegindu da golaren bila Daniele Orsato italiarrak partidaren amaiera adierazi duen arte, baina batzuetan Szczesny atezainaren lan bikainengatik, eta beste batzuetan aurrelarien trebetasun ezagatik, markagailua ez da berriro mugitu.

Horrenbestez, Espainiak (bi puntu) irabazi egin behar du azken jardunaldian Eslovakiaren aurka, final-zortzirenetara aurrera egiteko beste markagailuen menpe egon gabe. Poloniak ere garaipena lortu behar du Suediaren kontra, eta multzoko beste neurketan berdinketarik egon ez dadila itxaron.

Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Unai Simón; Marcos Llorente, Laporte, Pau Torres, Jordi Alba; Rodri, Koke (Sarabia, 61. min), Pedri; Gerard Moreno (Fabián, 68. min), Dani Olmo (Ferran Torres, 61. min) eta Morata (Oyarzabal, 86. min).

1 - Polonia: Szczesny; Bereszynski, Glik, Bednarek (Dawidowiz, 85. min), Puchacz; Swiderski (Frankowski, 68. min), Moder (Linetty, 85. min), Klich (Kozwloski, 56. min); Jozwiak, Zielinski eta Lewandowski.

Golak: 1-0, 26. min: Morata. 1-1, 54. min: Lewandowski.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Pau Torres eta Rodri (Espainia); Klich, Moder, Jozwiak eta Lewandowski (Polonia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena