Futbola
Debuta Suediaren kontra
EITB Media
Jokalaria etxean dago jada eta astearteko Espainiako lagunarteko partida 21 urte azpiko taldeak jokatuko du.
Busquets, covid-19arekin. EFE
Espainiako selekzioko kapitainak, Sergio Busquetsek, positibo eman du koronabirusean eta ondorioz protokola jarraituz selekzioaren egonaldia utzi eta bere etxean dago jada.
Luis Enrique Martinez hautatzailearen taldeak hurrengo astelehenean jokatuko du Euro 2020ko bere lehen partida Suediaren kontra eta atzo eman zen albiste horren berri, "Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi nahi du Sergio Busquets kapitainak positibo eman duela Las Rozasen egindako azken PCR testetan eta ondorioz taldea utzi duela. Gainerako jokalari guztiek negatibo eman dute".
Jokalariaren parte-hartzea Eurokopan zalantzan dago orain, "kapitainaren eboluzioa aztertuko da orain hurrengo egunetan eta erabaki bat hartuko beharko da".
Hasteko, astearteko Espainiako Lituaniaren kontrako lagunarteko partida 21 urte azpiko taldeak jokatuko du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa