00:28

Futbola

Badajozi irabazi dio (0-1)

Amorebietak Bigarren Mailan jokatuko du

A. A | EITB MEDIA

Bizkaitarrak lehen aldiz igo dira Zilarrezko Mailara Iker Bilbaok sartutako gol bati esker.

2:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak Bigarren Mailara igotzea lortu du gaur gauean Badajozen, bere estadioan eta zaleen aurrean jokatzen zuen CD Badajoz taldeari 0-1 irabazita.

Bizkaitarrek euren estiloa ezarri dute zuri-beltzen aurrean, eta, Iker Bilbaoren bitartez markagailuan aurrea hartu dutenetik (22. minutua) luzapenaren bila ibili den aurkariaren bultzadari eutsi diote. Zeregin horretan Saizar atezainak aparteko jarduna izan du, bi gelditu paregabe eginda.

Bisitariak oldarkor zelairatu dira, etxekoei pentsatzen utzi gabe eta jokaldiak bata bestearen atzetik lotu zitzatela eragotziz. Alabaina, Iñigo Velezen mutilentzat ere ez dute lan samurrik izan, talde bien atzeko lerroek bikain jardun baitute.

Hala ere, urdinek hegaleko jaurtiketa baten ostean erdietsi dute gaueko gol bakarra. Baloia area barruan jarri dute, eta zornotzarren lehen ahaleginari Kike Royo etxekoen atezainak erantzun badie ere, haren aldaratzea Iker Bilbaok sare barrura bidali du.

Poztasunak eztanda egin du Amorebietako jarraitzaileen artean (400 bat lagun). Ordea, etxeko jarraitzaileak mututu egin dira euren taldea Saizarren inguruetara hurbiltzeari ekin dion arte.

Fernando Estevezen mutilek bizkaitarrak nola gainditu asmatu ezinda zelairatu dira bigarren zatian, eta horren adierazle izan da Royok gelditu behar izan duen Mikel Alvaroren jaurtiketa.

Aitzitik, Adilson eta Otegui zelaian jartzearekin batera suspertu egin dira Extremadurakoak, nahiz eta bizitasun horrek ez dien gehiegi iraun. Dena den, berdinketa lortzeko zorian izan dira 75. minutuan, Morgadoren burukada batekin, Oteguiren erdiraketa baten ondoren, eta baina urdinen atezainak geldiketa aparta egin du eta, ondoren, Maestreren baloi urrundu du.

Hortik eta amaierara bitartean, Amorebietak asko sufritu du, baina emaitzari bere horretan eusteko gai izan dira bizkaitarrak, eta loria eskuratu dute.

Fitxa teknikoa:

0 - CD Badajoz: Kike Royo; Dani Fernández, Pablo Vázquez, César Morgado, Tomás Sánchez; Sergi Maestre, Clemente (Otegui, 61. min), Corredera, Concha (Alayeto, 77. min); Aquino (Forgas, 81. min) eta Santamaría (Adilson, 61. min).

1 - SD Amorebieta: Saizar; Aldalur, Arregui, Irazabal, Aimar (Garro, 45. min), Seguín (Leiza, 3. min); Iker Bilbao, Larru, Mikel Álvaro (Molina, 78. min); Unzueta (Obi, 63. min) eta Orozko.

Gola: 0-1, Iker Bilbao (21. min).

Epailea: González Francés. Txartel horiak: Aldalur, Mikel Álvaro, Obi eta Leiza (Amorebieta). Txartel gorriak: Narváez, ordezko jokalaria (Badajoz).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena