Futbola
Abuztuan hasiko da
EITB MEDIA
Guztira 20 talde dira, eta lehiaketa berria astean zehar jokatzeko asmoa dute, gaur egun dauden txapelketak errespetatzeko asmoz.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
audioak (1)
Europako hamabi talde garrantzitsuenek, tartean Santander Ligako Real Madril, Bartzelona eta Atletico Madril, Superligaren sorkuntza eta hasiera iragarri dute.
Espainiako ligako hiru talde horiekin batera Italiako beste hiru daude, hots, Milan, Inter Milan eta Juventus, Premier League txapelketako bost, Liverpool, Manchester City, Chelsea, Manchester United eta Tottenham; gero gonbidapenak egongo lirateke eta hor Paris Saint Germaint dago.
Liga berri horren sorkuntza egungo futbolean dagoen krisialdiari aurre egiteko da, pandemiak utzitako ezegonkortasun ekonomikoaren aurrean hartu beharreko erabakia dela esan dute. Gainera, Superligarekin talde onenen arteko partida gehiago ikusi ahal izango dira, eta bide batez, munduko jokalari onenen arteko lehia astero ikusteko aukera.
Txapelketa berri honek helburu estrategikoa du, ikuspuntu komertziala eta jomuga futbolaren aldeko laguntzak handitzea.
Lehiaketa-sistema
- 20 taldek hartuko dute parte, hamabost talde-fundatzaile eta urtero beste bost txartel izango dira jokoan
- Partidak astean zehar jokatuko dira
- Abuztuan hasi nahi dute
- Bi multzotan banatuko dira 20 taldeak
- Aurreneko hiru taldeak final-laurdenetan izango dira
- Laugarren eta bosgarren tokian sailkatzen direnek play-offa jokatuko dute final-laurdenetarako sailkapena rdiesteko
- Finala maiatzean jokatuko da
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa