Futbola
2020ko Errege Kopa
EITB MEDIA
La Cartujako futbol-zelaia euskal derbi historiakoaren lekukoa izango da gauek o 21:30etatik aurrera. Partida ETB1en ikusteko eta Euskadi Irratian entzuteko aukera egongo da.
Cartujako futbol-zelaia. EFE
Bideoak (10)
Marcelino: ''Gakoa partidako momentuak kudeatzen jakitean egongo da''
Muniain: ''Taldea ondo ikusten dut, partida on bat egiteko prest''
Athleticek eta Realak 2020ko Errege Kopako finala jokatuko dute gaur gaueko 21:30ean Sevillako La Cartuja futbol-zelaian.
Euskal derbi historikoa izango da, Kopako final handia bi euskal taldeen artean, talde zuri-gorria eta txuri-urdina. Bi klubek 80. hamarkadan irabazi zituzten euren azken tituluak, bi Liga, Kopa bat eta Superkopa bana talde bakoitzak; ahaztutako garaia da euskal futbolarentzat, halere, azken urteetan Athleticek hainbat final jokatu egin ditu, 2009.etik zazpi hain zuzen ere.
Kopako hiru (Bartzelonaren aurka guztiak galdu), Europa Ligako bat (Atleticoren kontra galdutakoa, Bucaresten) eta Superkopako beste hiru, horietatik bi irabazi noren eta Bartzelonaren aurka. Azkena joan den urtarrilean izan zen finalerdietan Real Madril eta finalean Bartzelona gainditu zituenean Athleticek.
Talde zuri-gorriak hiru garaikur altxatzeko aukera du gaur Realari irabazten badio eta hemendik hamabost egunetara Bartzelonari 2021eko Kopako hurrengo finalean.
Marcelino Garcia Toral entrenatzaile zuri-gorriak guztiz aldatu du taldea, eta nahiz eta Gaizka Garitanok erabiltzen zituen jokalari berak erabili, mentalki beste batzuk direla dirudi. Gaurko hamaikakoari dagokionez zalantza-dantza zelai erdian egon daiteke, Dani Garcia, Unai Vencedor, Unai Lopez eta Mikel Vesga jokalarietatik bi aukeratu beharko ditu.
Atean Unai Simon egongo da, defentsa lanetan Oscar de Marcos, Yeray Alvarez, Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche; hegaletan Alex Berenguer eta Iker Muniain eta aurrealdean Raul Garcia eta Iñaki Williams.
Realari dagokionez azken orduko baja bat du Imanol Alguacilek. Asier Illarramendi kapitainak La Cartujan egindako azken lan-saioan mina hartu eta ezin izango du gaurko partida jokatu.
Halere, gainerako jokalariak prest ditu Imanolek, tartean David Silva, azken lesioa gaindituta taldeko burua eta motorra da. Berdegunean egon ez denean Realak nabaritu egin du, bai jokoan eta bai emaitzetan. Illarramendiren lekua hartzeko Ander Guevara eta Martin Zubimendi dira hautagai nagusiak.
Beraz, hamaikakoari dagokionez Remiro atean egongo da, Le Norman Monreal, Aritz Elustondo eta Joseba Zaldua jokalariek defentsako lerroa osotuko dute, zelai erdian Guevara edo Zubimendi, Silva eta Merino eta aurrerago Oyarzabal, Portu eta Isak.
Talde txuri-urdinak 1987. urtean irabazi zuen bere azken Kopako titulua.
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Berenguer, Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Raul Garcia eta Williams.
Reala: Remiro; Zaldua, Elustondo, Le Normand, Monreal; Guevara, Silva, Merino; Oyarzabal, Portu eta Isak.
Epailea: Xavier Estrada Fernandez.
VAR-epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.
Futbol-zelaia: La Cartuja.
Ordua: 21:30
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa