Futbola
Protesta ekintza
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aparailu hegalariak 'Bilbao 2020 Eurokopa honi ez' mezua garraiatzen zuen, eta Athletic - Eibar derbiko bigarren zatian agertu da zelai gainean.
Partidako epaileak aparailua batu duen unea. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Drone bat agertu da San Mamesen, larunbat honetan jokatu den Santander Ligako 28. jardunaldiko Athleticen eta Eibarren arteko partidaren bigarren zatian (1-1).
2020ko Eurokopa Bilbon egitearen aurkako pankarta bat zeraman aparailu hegalariak; izan ere, Bizkaiko hiriburua, Europako beste 11 hiribururekin batera, ekainaren 11tik uztailaren 11ra egingo den Europako futbol-selekzioen txapelketaren egoitza da.
Aipatu droneak 'Bilbao 2020 Eurokopa honi ez ' leloa zeraman laranja koloreko pankarta garraiatzen zuen, eta Pizarro Gomez epaileak jokalekutik kendu du partidaren 68. minutuan, jokalarien artean ezbeharrik sortu gabe.
San Mames Eurokopako egoitzetako bat izango da. Bertan, E multzoko hiru partida, eta final-zortzirenetako neurketa bat jokatuko dira. Multzo horretako beste hiru partida Dublinen jokatuko dira, baita final-zortzirenetako bat ere. E multzoa Espainia, Polonia, Suedia eta Eslovakiako selekzioek osatuko dute, eta San Mamesen Espainiaren hiru partidak jokatuko dira, baita zehaztu gabeko final-zortzirenetako bat ere, sailkapenaren arabera erabakiko dena.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa