Futbola
Apirilaren 3an, Sevillan
EITB MEDIA
EITBk programazio-eskaintza berezia prestatuko du euskarri guztietan, "Geurea, bai edo bai!" lelopean; laster emango du horren berri.
Athletic - Reala, ETB1en
Albisteak (7)
Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du datorren apirilaren 3an Athleticek eta Realak jokatuko duten Errege Kopako finala. Bi euskal taldeen arteko norgehiagoka historikoa ETB1en ikusteko aukera izango dugu. Halaber, emanaldia Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango da.
Athleticen eta Realaren arteko neurketa 2020ko Errege Kopako finala da, baina koronabirusaren ondorioz atzeratuz joan da. Azkenean, 2021eko apirilaren 3an jokatuko da, 21:30ean, Sevillako Cartuja futbol-zelaian.
Euskal kirolarentzat hitzordu garrantzitsua izanik, EITBk programazio-eskaintza berezia prestatuko du hemendik eta apirilaren 3ra bitartean, "Geurea, bai edo bai!" lelopean. Telebistak, irratiek eta webguneak arreta berezia eskainiko diote norgehiagokari. Bezperan eta egunean bertan, finalaren kontakizuna egiteko, EITB Mediako hedabideetako lantalde zabala joango da Sevillara.
Datozen egunetan emango du EITBk programazio bereziaren berri.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa