Futbola
Bilbo egoitzetako bat da
Agentziak | EITB MEDIA
Apirilaren 20an jakinaraziko dute orain arteko 12 egoitzak mantenduko diren ala murriztu egiten dituzten baldintzak ez betetzeagatik.
San Mames estadioa. Argazkia: EFE
Eurokopa udan jokatuko da, eta hamabi egoitzetako bat Bilbo izango da, San Mames estadioa konkretuki. Asteazken honetan UEFAko presidentea den Aleksander Ceferinek ohartarazi du egoitza guztiek publikoa hartu beharko dutela, eta baldintza hori onartzen ez duen egoitzarik balego hauek murrizteko aukera dagoela.
"Argi dago ez dela jokatuko zaleak harmailetan egon gabe", adierazi du UEFAko Zuzendaritza Batzordeko kide batek Kroaziako komunikabideek publikatu dutenez.
Ceferinek iragarri du, apirilaren 20an erabakiko dela behin betiko egoitzak zeintzuk izango diren. UEFAko presidentearen ustez, egokiena aldaketarik ez egitea, eta aurreikusita dauden hamabi egoitzak mantentzea da. Amsterdam, Baku, Bilbo, Bucarest, Budapest, Kopenhage, Dublin, Glasgow, Londres, Munich, Erroma eta San Petersburgo dira hamabi egoitzak.
"Publikoa hartzearen baldintza bete ezin dezakeen egoitzarik balego, orduan hamar edo hamaika izango dira Eurokopa hartuko duten herrialdeak", adierazi du Aleksander Ceferinek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa