17:09

Futbola

Urtarrilaren 13tik 17ra

Espainiako Superkopa Kordoba, Malaga eta Sevillan jokatuko da

A. A. | EITB Media

Arcangel, Rosaleda eta Cartuja futbol-zelaiek hartuko dituzte txapelketako neurketak, eta bertan izango dira Athletic eta Reala, Real Madril eta Bartzelonarekin batera.

  • Cartujako futbol-zelaia.

    Cartujako futbol-zelaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hasiera batean Saudi Arabian jokatzekoa zen Espainiako Superkopa azkenerako Andaluziako hiru futbol-zelaitan egingo da. Hala eman zuen jakitera bart gauean El Partidazo de Cope kirol irratsaioak.

Horrenbestez, baieztapen ofizialaren faltan, Kordobako Arcangel zelaiak hartuko du finalerdietako bat, eta bestea Malagako Rosaleda jokatuko da. Azkenik, finala Sevillako Cartujan lehiatuko da.

Kanporaketak zehaztuko dituen zozketa ostegun honetan, abenduaren 17an, egingo da. Lehiaketa bere horretan datorren urtarrilaren 13tik 17ra bitartean jokatuko da, eta bertan Athletic, Reala, Bartzelona eta Real Madril arituko dira nor baino nor gehiago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena