19:07

Futbola

ESKAERA FORMALA

Euskadiko Futbol Federakundeak FIFAko eta UEFAko kide izateko eskaria aurkeztu du

A. A. | EITB MEDIA

Federazioko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bi erakundeetan izan dira agiria ematen, duela bi urte Federakundeak Durangon egin zen biltzarrean adostutakoari bidea emateko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Futbol Federakundeko (EFF) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat FIFAk Zürichen (Suitza) duen egoitzara joan da astearte goizean, eta bertan idatzi bat aurkeztu du euskal federazioa erakunde horretako "eskubide osoko kide gisa" onar dezan.

Federazioaren izenean Luis Mari Elustondo presidentea eta Nerea Zalabarria presidenteordea izan dira eskaria aurkezten, eta Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria eta David Salinas-Armendariz Eusko Jaurlaritzako letratua.

Ondoren, eskaera bera eraman dute UEFAren aurrera, erakunde horrek Nyonen (Suitza) duen egoitzara, hain zuzen ere, eta ETB horren lekuko izan da.

Horrenbestez, Euskadiko federazioko arduradunek bete egin dute duela bi urte, 2018 abenduaren 12an, Durangon egin zen Batzar Nagusian aldeko 43 botorekin eta abstentzio batekin onartu zena, hau da, "nazioarteko ofizialtasuna lortzeko FIFA eta UEFAn EFFren integrazio zuzenaren eskaera formala gauzatzea".

Horrekin batera, FIFAn eta UEFAn aldi berean onartzeko "espediente komun eta bateratu bat" izapidetu dadila eskatu du federazioak, eta "urtebeteko epea" ireki dadila proposatu du, integraziorako eskakizun formal guztiak bete ahal izateko zein Euskadiko eta Espainiako federazioen eta nazioarteko erakundeen arteko akordio bat adosteko.

Halaber, FIFAko eta UEFAko organo eskudunek "irizpen arrazoitu bat" eman dezatela eskatu du. Irizpen horretan, Euskadiko federazioaren kasu zehatzean bete beharreko "baldintzak eta betekizunak" zehaztu beharko lirateke, "gaur egun ez dituela betetzen ulertzen baita".

Azkenik, Euskadiko federazioak "konpromiso irmoa, gogo osoa eta fede ona" adierazi ditu "alderdi guztien artean adostutako integraziorako" dauden oztopoak kentzeko eta honela euskal futbolaren "desira historikoa" gauzatzeko.

Hona hemen aurkeztutako agiriko punturik garrantzitsuenak:

1- Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF), Euskal Futbolaren legezko ordezkaria den aldetik, formalki eskatzen dio FIFAri/UEFAri zuzenean bertako eskubide osoko kide gisa sartzea.

Horretarako, FIFAn eta UEFAn aldi berean onartzeko espediente komun eta bateratu bat izapidetu dadila eskatzen dugu, eta berariaz urtebeteko epea ireki dadila, integraziorako ezarritako estatutu-eskakizun formal guztiak bete ahal izateko eta Euskadiko Futbol Federakundearen, Espainiako Futbol Federazioaren eta bi erakundeen artean akordio bat, Espainiako Futbol Federazioaren baimena eta aldeek integraziorako hitzartutako baldintzak barne hartzen dituena, lortu ahal izateko.

2- Aldi berean, eta aipatutako eskaera baldintzatuari dagokionez, EFFak planteatzen du FIFAko eta UEFAko organo eskudunek irizpen arrazoitu bat eman dezatela. Irizpen horretan, zehaztuko da zer baldintza eta betekizun bete behar diren EFFaren kasu zehatzean, bi erakundeetan behin betiko onartzeko, gaur egun ez dituela betetzen ulertzen baita.

3- EFFak konpromiso irmoa, jarrera osoa eta fede ona adierazten ditu alderdi guztien artean adostutako integraziorako aurkezten diren eskakizun guztiak betetzeko dauden oztopoak kentzeko lan egiteko, eta, horrela, Federakunde honek legez ordezkatzen duen Euskal Futbolaren desira historikoa, eskaera honi erantsitako elkarte-akordioan argi eta garbi adierazitako egungo borondatea, gauzatzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena