18:34

Futbola

16. eta 17. jardunaldiak

Athletic – Reala eta Osasuna – Alaves derbiak abenduaren 31n jokatuko dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horietako lehena 14:00etatik aurrera hasiko da; bigarrena, berriz, 16:15ean jokatuko dute.

  • Athleticek eta Realak abenduaren 31n jokatuko dute elkarren aurka.

    Athleticek eta Realak abenduaren 31n jokatuko dute elkarren aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ligak arratsalde honetan jakinarazi ditu 16. eta 17. jardunaldiei dagozkien ordutegiak. Horrela, 16. jardunaldia astebarruan jokatuko da, abenduaren 29tik 31ra bitartean, hain zuzen ere.

Jardunaldiko partida nabarmenenetan euskal taldeak izango dira protagonista; izan ere, bi derbi izango dira jokoan, biak Gabon zahar egunez. Hala, Athletic eta Reala elkarren aurka arituko dira San Mamesen 14:00etatik aurrera. Ondoren, Osasunak eta Alavesek hartuko dute protagonismoa, 16:15ean hasiko den bigarren euskal derbian, jardunaldiari amaiera eman eta urte amaierako ospakizunei bide emango diena.

Eibarri dagokionez, bi egun aurretik jardungo du (abenduaren 29an) Bartzelonaren aurka, katalanen etxean, 19:15ean.

Honako hauek dira 16. jardunaldiko neurketa eta ordutegi guztiak:

Urtea indartsu hasiko da, izan ere, urtarrilaren 2an eta 3an (larunbatean eta igandean, hurrenez hurren) bueltan izango da liga txapelketa. Oraingoan, Reala eta Osasuna izango dira aurrez aurre. Igandean, hilaren 3an, izango da, 18:30etik aurrera. Gainerako euskal taldeek ere igandean jokatuko dute: Athletic - Elx (14:00), Alaves - Atletico Madril (16:15) eta Eibar - Granada (18:30).

Honako hauek dira 17. jardunaldiko neurketa eta ordutegi guztiak:

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena