17:38

Futbola

EURO 2020

Osatuta geratu dira 2020ko Eurokopako multzoak

eitb.eus

Eslovakia, Hungaria, Ipar Mazedonia eta Eskozia izan dira azkenak sailkatzen. E multzoan, Espainia, Polonia, Suedia eta Eslovakia arituko dira, eta San Mamesen eta Dublinen jokatuko dituzte partidak.

  • Eslovakia - Ipar Irlanda

    Eslovakiako jokalariak Ipar Irlandaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko Eurokopara sailkatzeko azken txartelak banatu ziren ostegunean, eta Eslovakia, Ipar Mazedonia, Hungaria eta Eskozia izan ziren horiek lortzen azkenak.

Eurokopako egoitzetako bat San Mames izango da, eta E multzoko hiru partida eta final-zortzirenetako neurketa bat jokatuko dira bertan. Multzo horretako beste hiru partida eta final-zortzirenetako bat Dublinen jokatuko dira. E multzoan, Espainia, Polonia, Suedia eta Eslovakia arituko dira, eta Espainiako selekzioak hiru partida jokatuko ditu San Mamesen, eta final-zortzirenetako bat ere bertan jokatuko da, sailkapenaren arabera.

Pandemiaren ondorioz, 2020ko Europa 2021eko ekainaren 11n hasi eta uztailaren 11n amaituko da.

Eurokopako multzoak:

A Multzoa: Italia, Turkia, Gales, Suitza.

B Multzoa: Belgika, Errusia, Danimarka, Finlandia.

C Multzoa: Ukraina, Herbehereak, Austria, Ipar Mazedonia.

D Multzoa: Ingalaterra, Kroazia, Txekia, Eskozia

E Multzoa: Espainia, Suedia, Polonia, Eslovakia.

F Multzoa: Alemania, Portugal, Frantzia, Hungaria.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena