22:30

Futbola

FINAL-LAURDENAK

Sevilla eta Shakhtar, Europa Ligako finalerdietara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Andaluziako taldeak 88. minutura arte itxaron behar izan du Wolverhampton gainditzeko (1-0); Ukrainako taldeak, ostera, aise kanporatu du Basilea (4-1).

  • Lucas Ocampos aurkari bat gainditzen.

    Lucas Ocamposk sartu du Sevillaren gol bakarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Lucas Ocamposek erasoko hegaleko argentinarrak 88. minutuan sartutako golak sailkapena eman dio Sevillari Wolverhamptonen talde ingelesaren aurka jokatutako Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketan (1-0). Horrela, Andaluziako taldeak Manchester United izango du aurkari igandeko finalerdian.

Julen Lopetegui gipuzkoarrak zuzentzen duen taldeak lanak izan ditu neurketako hasierako minutuetan, Nuno Espirito Santo portugaldarraren mutilak gehiago izan baitira hastapenean. Besteak beste, penalti bat izan dute euren alde 11. minutuan, baina Raul Jimenez aurrelari mexikarraren jaurtiketa gelditzeko gai izan da Bono atezaina. Hortik aurrera, Andaluziako taldea nagusi izan da, nahiz eta azken unera arte itxaron behar izan duten aurrera egiteko.

Fitxa teknikoa:

0 - Wolverhampton Wanderers: Patricio; Boly, Coady, Saiss; Doherty, Dendoncker, Moutinho (Pedro Neto, 71. min), Neves, Vinagre; Raúl Jimenez eta Adama Traoré (Diogo Jota, 79. min).

1 - Sevilla: Bono; Jesús Navas, Koundé, Diego Carlos, Reguilón; Fernando, Joan Jordán (Franco Vázquez, 85. min); Ocampos, Éver Banega, Suso (Munir, 89. min) eta En-Nesyri (De Jong, 85. min).

Gola: 0-1, 88. min: Ocampos.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Diego Carlos (Sevilla); Saiss (Wolverhampton).

Shakhtarrek ez du zailtasunik izan

Shakhtar taldeko jokalariak Basilearen aurkako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Shakhtar Donetsk Ukrainako taldeak ez du zalantzarako inolako tarterik utzi, eta nagusitasun handiz lortu du finalerdietan izateko eskubidea, Basilea 4-1 mendean hartuta.

Suitzako taldea txapelketako defentsarik onenetakoa duen ospearekin iritsi da partidara, baina berehala egokitu zaio bere burua markagailuan azpitik ikustea, defentsan egindako akats batengatik, hain zuzen ere. Azkenean, gau bakarrean lehiaketa osoan zehar aurretik jasotako adina gol hartu ditu.
Horrenbestez, Shakhtarrek Inter Milan izango du aurrez aurre finalerdietan.

Fitxa teknikoa:

4 - Shakhtar: Pyatov; Dodo, Kryvstov, Bondar, Matvienko; Marco Antonio (Maycon, 85. min), Stepanenko, Marlos (Solomon, 72. min), Alan Patrick (Kovalenko, 78. min), Taison (Tete, 85. min) eta Junior Moraes (Fernando, 85. min).

1 - Basilea: Nikolic; Widmer, Alderete, Van der Werff (Ramires, 73. min), Petretta; T. Xhaka (Marchand, 60. min), Campo, F. Frei; Stocker (Wolfswinkel, 73. min), Arthur Cabral (K. Ademi, 73. min) eta Pululu.

Golak: 1-0, 2. min: Junior Moraes. 2-0, 22. min: Taison. 3-0, 75. min: Allan Patrick, penaltiz. 4-0, 88. min: Dodo. 4-1, 92. min: Wolfswinkel.

Epailea: Michael Oliver (Ingalaterra). Txartel horiak: Frei eta Arthur Cabral (Basilea); Allan Patrick eta Bondar (Shakhtar).

FINAL-LAURDENAK

Manchester United 1–0 Kopenhage

Inter Milan 2–1 Leverkusen

Shakhtar 4–1 Basilea

Wolverhampton 0–1 Sevilla

FINALERDIAK

Abuztuak 16

(21:00) Sevilla vs Manchester United

Abuztuak 17

(21:00) Inter Milan vs Shakhtar

FINALA

Abuztuak 21

(21:00)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena