Futbola
Mirandes entrenatu ostean
Agentzaiak | Erredakzioa
38 urteko gipuzkoarrak talde madrildarra zuzenduko du Mirandesen egindako denboraldi onaren ostean. Iraola astelehen eguerdian aurkeztuko dute.
Rayo Vallecanok Iraolaren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @RayoVallecano.
Albisteak (1)
Andoni Iraola Athleticeko jokalari ohiak Rayo Vallecano zuzenduko du 2020-2021 deenboraldian. Iraola Mirandes entrenatzetik dator.
38 urteko gipuzkoarrak denboraldi ona egin zuen Burgoseko taldean. Errege Kopako finalerdietara iritsi zen eta taldeak ez zuen arazorik izan Bigarren Mailan jokatzen jarraitzea ziurtatzeko.
Iraolak AEK Larnaca hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, talde horrekin Europa Liga jokatu zuen eta 2019an Zipreko Superkopa irabazi zuen.
Rayo izango da entrenatuko duen hirugarren taldea, eta bere helburua Lehen Mailara igotzea izango da, eta, horrekin batera, azken denboraldian kirol esparrutik kanpo izandako arazoak ahaztaraztea.
Iraola astelehenean abuztuak 10 aurkeztuko dute, 12:30ean, Rayoren Kirol Hiriko prensa aretoan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa