Futbola
Ofiziala
Agentziak / Erredakzioa
France Footballen arabera, sariaren antolatzailea, ez dira berdintasuneko egoera nahikoak betetzen, COVID-19ak behartutako 'salbuezpenezko egoera' dela eta.
Ada Hegerberg, 2018ko Urrezko Baloiaren irabazlea. Artxiboko irudia
France Footballek, sariaren antolatzaileak, 2020ko Urrezko baloiak garailerik izango ez duela ofizial egin du, aurtengo denboraldiak bizi izan duen 'salbuezpenezko egoera' dela eta.
'Historian lehen aldiz, 1956tik, France Footballek antolatutako Urrezko Baloia ez du jaberik izango. Izan ere, ez dira saria berdintasunean lehiatzeko egoerak betetzen', azaldu du aldizkariak sare sozialen bitartez.
Astekariak ez du denboraldia ohikotzat hartzen eta, beraz, 2020an jokalarien arteko berdintasuna bermatzen ez dela adierazi du. France Footballen arabera, munduko jokalari guztiek ez baitute denboraldia modu berean jorratu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa