Futbola
Hirugarren maila
Erredakzioa
Multzo guztietako finalaurrekoak uztailaren 18tik 19ra bitartean jokatuko dira. Finalak, aldiz, uztailaren 25ean.
Sestao River. Artxiboko irudia
Espainiako Futbol Federazioak Bigarren B mailarako igoera fasearen ordutegiak zehaztu ditu. Multzo guztietako finalaurrekoak uztailaren 18tik 19ra bitartean jokatuko dira. Finalak, aldiz, uztailaren 25ean.
Euskadiko multzoan (IV. Multzoa), lehenengo finalaurrekoa Portugaletek eta Basconiak jokatuko dute, uztailaren 18an (19:30). Bigarren finalaurrekoa, berriz, uztailaren 19an (19:30) jokatuko dute Sestao Riverrek eta Vitoriak. Partida guztiak Leioako Sarriena futbol-zelaian jokatuko dira, baita uztailaren 25eko finala ere.
Hala, Nafarroako multzoan (XV. Multzoa) ere, uztailaren 18an jokatuko da lehenengo finalaurrekoa. Horretan, Mutilvera eta Pamplona izango ditugu aurkari, 20:00etan. Bigarren finalaurrekoan San Juan eta Beti-Kozkor taldeen arteko partida ikusiko dugu, uztailaren 19an, 20:00etan. Finalaurrekoak eta finala Merkatondoa futbol-zelaian (Estella) jokatuko dira.
Laburbilduz, hona hemen partida guztien ordutegi multzokatua:
IV. Multzoa: Sarriena futbol-zelaian (Leioa)
1. Finalaurrekoa (2020/07/18): Portugalete vs Basconia (19:30)
2. Finalaurrekoa (2020/07/19): Sestao River vs Vitoria (19:30)
Finala: Uztailak 25, larunbata (19:30)
XV. Multzoa: Merkatondoa futbol-zelaia (Estella)
1. Finalaurrekoa (2020/07/18): Mutilvera vs Pamplona (20:00)
2. Finalaurrekoa (2020/07/19): San Juan vs Beti-Kozkor (20:00)
Finala: Uztailak 25, larunbata (20:00)
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa