09:01

Futbola

2021ko ekainaren 14an

Bilbok Eurokopa hartuko duela baieztatu du UEFAk; Espainia-Suedia, lehen partida

UEFAk egoitza guztiak mantendu ditu: Kopenhage, Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Dublin, Glasgow, San Petersburgo, Munich, Roma eta Londres.

  • San Mameseko futbol-zelaia

    San Mameseko futbol-zelaia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UEFAko Komite Exekutiboak 2020ko Eurokoparako egoitza guztiak mantendu ditu hurrengo urterako, Bilbo tartean, beraz, San Mameseko futbol-zelaiak hartuko duen aurreneko partida Espainia-Suedia izango da, 2021ko ekainaren 14an.

Espainiarren bigarren partida ekainaren 19an izango da Poloniaren kontra eta hirugarrena hilaren 23an, aurkaria Bosnia / Herzegovina - Ipar Irlanda eta Eslovakia - Irlandako Errepublika kanporaketetan irabazle ateratzen den taldearen kontra.

UEFAk bere 60. urteurrena ospatuko du eta egoitza guztiak mantentzea erabaki du, hots, Kopenhage, Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Dublin, Glasgow, San Petersburgo, Munich, Roma eta Londres.

Azken sailkatzeko kanporaketak urriaren 8an eta azaroaren 12an jokatuko dira eta partidak ikusteko erositako sarrerek balioa izango dute txapelketarako. Halere, dirua nahi izan ezkero ekainaren 18tik 25era bitartean egin daiteke euro2020.com/tickets webgunean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena