20:14

Futbola

Gobernuaren erabakia

Sanchez: "Ez da bidezkoa zaleak estadio batzuetan egotea eta beste batzuetan ez"

Erredakzioa

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, zaleak estadioetara joan ahal izateaz hotz egin du. "Horren inguruan erantzun homogeneo bat emango dugu, adierazi du.

  • Pedro Sanchez

    Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak igande honetan Moncloatik eskaini duen prentsaurrekoan adierazi duenez, futboleko eta saskibaloiko estadioetara zaleak sartu ahal izatearen inguruan, Osasun Ministerioak, Kirol Kontseilu Gorenak eta bi kirol hauetako ligek "erantzun homogeneoa" emango dute txapelketak berriz hasi ostean.

"Ez da bidezkoa zaleak estadio batzuetan egotea eta beste batzuetan ez", esan du Espainiako presidenteak. "Osasun Ministerioa lanean eta gai hau aztertzen ari da futbola, saskibaloia eta txirrindularitza kontuan hartuta", gaineratu du Sanchezek. Konkretuki, gaur, gai honen inguruan hitz egin dute Pedro Sanchezek eta Erkidegoetako presidenteek: "Osasun Ministerioa, Kirol Kontseilu Gorena, ligak eta federazioak elkarlanean ari gara erantzun bateratu bat eman ahal izateko. Ezin daiteke ezberdintasunik egon. Guztion artean, erantzun homogeneo bat emango dugu".

Bestalde, "bizikleta gehiago hartu ahal izatea gustatuko litzaidake, ia ezin izan baitut hartu", komentatu du Pedro Sanchezek kirolari buruz eman duen prentsaurrekoan.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena