21:20

Futbola

0-1

Bayernek Dortmund mendean hartu eta Bundesliga irabazteko aurrerapausoa eman du

Erredakzioa

Bayern Munichek 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Borussia Dortmundi 28. jardunaldiko partida. Ondorioz, Bayernek 7 puntu ateratzen dizkio sailkapenean bigarren den Dortmundeko taldeari.

  • Bayern Munich

    Bayern Municheko jokalariak Kimmichek sartu duen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munichek 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Borussia Dortmundi Bundesligako 28. jardunaldiko partida. Ondorioz, Bayernek zazpi puntu ateratzen dizkio sailkapenean bigarren den Dortmundeko taldeari

Neurketa hasi eta lasterrean izan du abagunea Borussia Dortmundek, baina Haalandek ez du Neuer atezaina gainditzea lortu. Lehen hamar minutuetan nagusi izan da Dortumndeko taldea, baina minutuak pasa ahala neurketa parekatu egin da. Bayernen erantzuna 19. minutuan etorri da Gnabryk izan duen aukerarekin, baina Piszczekek eragotzi du gola, baloia atepetik aterata.

Norgehiagoka atsedenaldira golik gabe helduko zela ematen zuenean, 43. minutuan, Joshua Kimmichek 0-1ekoa sartu du Bayernentzat. Kimmichek baselina ikusgarri batekin gainditu du Bürki atezaina.

Bigarren zatian, Borussia Dortmund erasokorrago zelairatu da, baina asko kosta zaio abaguneak sortzea. Partidako jokaldi polemikoa 58. minutuan iritsi da, Haalanden jaurtiketa Boatengek eskuarekin area barruan desbideratu duenean; epaileak, ordea, ez du penaltia adierazi eta VARak ez du epailearen erabakia zuzendu.

Azken minutuetan saiatu da Borussia Dortmund berdinketa lortzen, baina ezinean ibili da. Amaieran, garaipena eta hiru puntuak Bayern Munichentzat.

Fitxa teknikoa:

0; Borussia Dortmund: Bürki; Piszczek (Götze, 80. min), Hummels, Akanji; Hakimi, Dahoud (Witsel, 85. min), Delaney (Can, 46. min), Guerreiro; Hazard, Brandt (Sancho, 46. min); eta Haaland (Reina, 72. min).

1; Bayern Munich: Neuer; Pavard, Boateng (Hernandez, 85. min), Alaba, Davies; Kimmich, Goretzka; Coman (Perisic, 73. min), Müller, Gnabry (Javi Martinez, 87. min); eta Lewandowski.

Gola: 0-1: 43. min: Kimmich.

Epailea: Tobias Stieler. Txartel horiak atera dizkie Hummels, Dahoud, Müller eta Davies jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena