Futbola
Koronabirusa kirolean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Premier Leagueko arduradunek "premiazko bilera" egingo dute ostiral honetan, egoera aztertzeko; izan ere, asteburuko partidak normaltasunez jokatuko zirela iragarri zuten.
Mikel Arteta. Argazkia: EFE.
Mikel Arteta Arsenaleko entrenatzaile donostiarrak positibo eman du koronabirusagatik, talde ingelesak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Arsenalek Colneyn (Londres) duen entrenamendu-zelaia itxi egin dute, eta teknikariarekin harremanetan egon diren langile guztiak isolatu egin dituzte, Erresuma Batuko Gobernuak aholkatutako neurriei jarraituz.
"Jende kopuru esanguratsua izan da, lehen talde osoa eta talde teknikoa barne, baita Hale End Akademiako talde txiki bat ere, eta, hori dela eta, hura ere itxi dugu badaezpada", adierazi du klubak.
"Espero dugu Mikelekin harremanetan egon ez direnak hurrengo egunetan lanera itzultzea. Bitartean, Colneyko eta Hale Endeko gure zentroek garbiketa sakona jasoko dute".
Premier League txapelketak asteburuko norgehiagokak normaltasunez eta ikusleekin jokatuko direla iragarri eta minutu gutxira iritsi da albiste hori. Alabaina, horren aurrean, ostiral honetan "premiazko bilera" egingo dutela iragarri dute, egoera berria aztertze aldera.
Arsenalek bertan behera utzi behar izan zuen asteazkenean Premier League txapelketan Manchester Cityren aurka jokatu behar zuen neurketa; izan ere, taldeko zenbait jokalari konorabirusa duen Olympiakoseko jabearekin harremanetan egon ziren aurretik.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa