Futbola
Atzeratzeko aukera
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioak txapelketa bietako talde finalistekin hitz egingo du finalen data aldatzeko aukera aztertzeko, baldin eta partidak "ateak irekita" jokatu ezin badira.
Cartuja, Errege Kopako finala jokatuko den estadioa. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioak astearte honetan jakinarazi du, martxoaren 25ean erabakiko duela Errege eta Erreginaren Kopako finalen datak mantenduko ala atzeratu beharko dituen.
Komunikatu ofizial baten bitartez adierazi du, "Espainiako Futbol Federazioaren araudiko 214. artikuluak dioen bezala, Errege eta Erreginaren Kopako finalistak diren taldeekin hitz egingo duela martxoaren 25ean, data aldaketa posible baten aukerak aztertzeko, finalak ateak irekita jokatu ezin badira".
Horrenbestez, Espainiako Futbol Federazioak baztertu egin luke finalak ateak itxita jokatzearen aukera; beraz, Realak eta Athleticek ez dute martxoaren 25era arte jakingo apirilaren 18rako aurreikusita dagoen Errege Kopako finalaren data zehatza.
Bestalde, Erreginaren Kopako finala maiatzaren 31n jokatu beharko litzateke Malagako Rosaledan. Oraindik zehazteke dago zein talde izango diren bertan, datorren martxoaren 17an eta 18an jokatuko baitira Bartzelona-Sevilla eta Logroño-Athletic finalerdiak. Aipatu neurketa partida bakarrera eta ateak itxita izango dira, Kultura eta Kirol Ministerioak astearte honetan hartutako erabakiari jarraiki.
Federazioak ohar ofizialean gaineratu du, Osasun Sailak eta Kirol Kontseilu Nagusiak aholkatzen dizkion neurriak aplikatuko dituela.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa