08:48

Futbola

Errege Kopa 1/4

Granada, Mirandes, Reala eta Athletic, finalerdietan

eitb.eus

Valentzia eta Vila-real Kopatik at utzi dituzte eta finalerako lehiatuko dira orain. Gaur, Athleticen eta Realaren txanda.

  • Andoni Iraola, Mirandeseko entrenatzailea

    Andoni Iraola, Mirandeseko entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Realak Bartzelona eta Real Madril kanporatu zituzten, hurrenez hurren, eta Kopako finalerdietarako txartela erdietsi zuten bart. Orain, 13:00etan egingo den zozketaren zain dira Granadarekin eta Mirandesekin batera.

Mirandesek 4-1 irabazi zion Vila-reali Errege Kopako final-laurdenetan. Talde gorritxoak castelloarra menderatu zuen Anduvan eta beste balentria historiko bat errepikatu dute, eta 2012an bezala finalerdietan dira.

Asteartean Granadak 2-1 irabazi zion Valentziari Los Carmeneseko futbol-zelaian eta 2020ko Kopako finalerdiak ere jokatuko ditu. Roberto Soldadok neurketaren 93. minutuan penaltiz egin zuen garaipenaren gola eta ondorioz egungo txapelduna lehiaketatik at utzi zuen. Andaluziarrek 51 urte eta gero finalerdiak jokatuko dituzte.

FINAL-LAURDENETAK

Granada - Valentzia, 2-1

Mirandes - Vila-real, 4-2

Real Madril - Reala, 3-4

Athletic - Bartzelona, 1-0

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena