Futbola
Zozketa
eitb.eus
Kanporaketak partida bakarrera erabakiko dira eta otsailaren 4a eta 6a artean jokatuko dira.
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Espainiako Kopako final laurdenetako kanporaketak zozkatu dira ostiral honetan, Las Rozasen (Madril), eta, euskal taldeei dagokienez, Athletic-Bartzelona eta Real Madril-Real Sociedad kanporaketak atera dira. Granada-Valentzia eta Mirandes-Vila-real dira beste bi kanporaketak.
Final-laurdenak partida bakarrera izango dira berriro, orain arteko kanporaketak bezala, eta denak jokatuko dira datorren astean, otsailaren 4an, 5ean eta 6an. Finalaurrekoak, aldiz, bi partidako kanporaketak izango dira.
Horrela, Athleticek Bartzelonaren bisita izango du San Mamesen. Kopa gehien irabazi dituzten bi taldeak elkartuko ditu kanporaketak, bien artean 53 garaikur baituzte. Azken urteetan bi taldeek hiru aldiz jokatu dute lehiaketa finala, eta hiruretan izan da nagusi talde katalana: 2009an (4-1), 2012an (3-0) eta 2015ean (3-1). Aurten Ligako lehen jardunaldian jokatu dute elkarren kontra, eta zurigorriek 1-0 irabazi zuten, Aritz Adurizen gol bati esker.
Bestalde, Realak Madril aldera joan beharko du, Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen aurka jokatzeko. Duela bi hilabete jokatu zuten bi taldeek Ligako partida Espainiako hiriburuan, eta madrildarrek 3-1 irabazi zuten; donostiarren gola William Josek sartu zuen.
Ondorengo hauek dira final-laurdenetako kanporaketak:
REAL MADRIL - REALA
ATHLETIC - BARTZELONA
GRANADA - VALENTZIA
MIRANDES - VILA-REAL
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa