17:47

Futbola

2026ra arte

Real Madrilek ofizial egin du Reinierren fitxaketa

Erredakzioa

Klubak astelehen honetan jakinarazi du 18 urteko jokalari brasildarra fitxatu duela Flamengo taldetik. 2026ra arte sinatu du kontratua.

  • Reinier Jesus. Argazkia: EFE

    Reinier Jesus. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madrilek ofizial egin du Reinier Jesus jokalariaren fitxaketa, eta iragarri du jokalari brasildarrak 2026ko ekainaren 30era arte sinatu duela kontratua talde madrildarrarekin.

"Real Madril eta Clube de Regatas do Flamengo Reinier fitxatzeko akordiora iritsi dira, eta jokalariak 2026ra arte sinatu du kontratua", jakinarazi du Real Madrilek ohar baten bitartez. Selekziok jokatu behar duten Tokio 2020ko Olipiniar Jokoetarako sailkapen fasea amaiten denean iritsiko da Real Madril Castillara (bigarren taldea), hu da, otsailaren 9an.

Reinierrek 18 urte bete ondorengo egunean iragarri du fitxaketa Real Madrilek. Bart, Brasilekin jokatu zuen Olinpiar Jokoetarako sailkapen faseko partida Peruren aurka Armenian, eta brasildarrek irabazi zuten, 1-0eko emaitzarekin. Neurketako 72. minutuan zelairatu zen, Pedrinhoren ordez.

Vinicius Juniorrekin eta Rodrygorekin egin zuen bezala itxi du Reinier Jesusen fitxaketa Real Madrilek. Castillan jokatzen hasi, eta lehen taldearekin ari dira jada Vinicius eta Rodrygo.

Vasco da Gama taldearen harrobian hazi zen Reinier, eta Botafogon eta Fluminensen ere jokatutakoa da, 2017an Flmengok fitxatu zuelarik. Flamengoren lehen taldearekin debuta egin zuen 2019ko ekainean Libertadores Kopan Emlec taldearen aurka, eta Brasileiraoan (Brasilgo Liga) abuztuan debutatu zuen Bahiaren kontrako neurketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    09 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena