Futbola
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andaluziarrek 20 milioi euro ordaindu dizkiote talde madrildarrari, eta aurrelari marokoarrak 2025eko ekainera arteko kontratua sinatu du.
En-Nesyri. Argazkia: @SevillaFC
Youssef En-Nesyri aurrelari marokoarra Sevillako jokalari berria da hurrengo bost denboraldietarako, 2025eko ekainera arte, talde andaluziarrak Leganesekin fitxaketa adostu ondoren.
Negoziazioaren iturriek Efe albiste agentziari adierazi diotenez, Sevillak 20 milioi euro inguru ordainduko dizkio talde madrildarrari, etete-klausularen zenbatekoa, alegia.
Sevillaren erasotzaile berriak (22 urte) Ligako 31 partida eta Kopako hiru jokatu zituen joan zen denboraldian Leganesekin, eta 11 gol sartu zituen guztira (9 Ligan eta 2 Kopan). Aurtengo denboraldian, berriz, lau gol daramatza Ligan jokatu dituen hemezortzi partidatan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa